Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

San Miguel Liga

Hondarribiak irabazi du Basque Country Bandera

Erredakzioa

Iazko txapeldunek denboraldia bikain hasi dute. Sevillan nagusi izan dira gipuzkoarrak eta denboraldiko lehen garaipena eskuratu dute. Urdaibai izan da bigrren eta Astillero izan da hirugarren.

1:07

Hondarribiak irabazi du 2016. denboraldiko lehen estropada. Gipuzkoarrak nagusi izan dira Sevillan egin den lehen proban eta Basque Country Bandera irabazi dute.

Guadalquivirreko uretan onena izan da Hondarribia 19 minutu eta 22 segundoko denbora eginda. Urdaibai izan da bigarren lau segundora (19'26") eta Astillerok eman du jardunaldiko ezustekoa, hirugarren bukatuta. Kantabriarrek 19 minutu eta 29 segundoko denbora egin eta segundo bat baino gutxiagogatik bukatu dute Kaikuren aurretik. Bizkaitarrak laugarren izan dira.

Astillerok eguneko ezustekoa eman badu Orio izan da zaplastekoa hartu duena. Oriotarrek bederatzigarren postuan bukatu dute estropada, 19 minutu 39 segundoko denbora eginda.

Basque Country Banderako sailkapena:

1. Hondarribia 19:22,86

2. Urdaibai 19:26, 80

3. Astillero 19:29,58

4. Kaiku 19:30,26

5. San Juan 19:34,66

6. Zierbena 19:36,52

7. Tiran 19:37,44

8. Cabo 19:39,10

9. Orio 19:39,40

10. Portugalete 19:48,74

11. Sanpedrotarra 19:52,72

12. Zumaia 19:58,52