Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

San Miguel Liga

Urdaibaik irabazi du Zarauzko Ikurrina, eta liga gori-gorian da

eitb.eus

Bizkaitarrak nagusi izan dira bigarren jardunaldian, lehenegoan alde nabarmena lortu ostean. Bestalde, San Juaneko batelerek Euskotren Liga irabazi dute.

1:24

Urdaibaik asteburu borobila egin du Zarautzen eta gipuzkoako udalerriko ikurrina eraman du, bi jardunalditan gailendu ostean.

Garaipen honen ondorioz, San Miguel Liga gori-gorian da, puntu bakar bateko aldea baitago Hondarribiaren (146 puntu) eta Urdaibaren (145 puntu) artean, denboraldia amaitzeko sei estropada falta direnean.

Ohorezko txandako lehen metroetan San Juanek eman du ezustekoa eta pasaitarrak izan dira estropada buruan. Kaiku, aldiz, larunbatean bikain aritu ostean, atzean geratu da. Urdaibai lehenengo postuan jarri denean, borroka nagusia bigarren postuagatik izan da, Hondarribia eta San Juan artean. Ama Guadalupekoa nagusitu da, segundo bakarreko aldearekin.

Lehen eta bigarren txandan, Tiran eta Cabo gailendu dira, hurrenez hurren.

San Juan, Euskotren Ligako txapeldun

San Juanek hirugarrenez jarraian irabazi du Euskotren Liga, Zarauzko Ikurrinan gailendu ostean.

Hibaika nagusi izan zen larunbateko estropadan, baina pasaitarrek orduan egindako okerrak konpondu dituzte eta aise irabazi dute.


  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Arrauna