Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Irailean

Trainerurik onenak bilduko ditu berriro Kontxako Banderak

Agentziak | Erredakzioa

Urdaibai egungo txapelduna eta Hondarribia dira faborito nagusiak. Lehen kanporaketa irailaren 1ean jokatuko dute.

1:29

25 ontzi gizonezkoetan eta 11 emakumezkoetan bilduko dira Kontxako Banderako 120. edizioan. Kantauriko trainerurik onenek ostegunean dute lehen hitzordua, Donostian, arraunaren olinpiada handian sartzeko.

142.000 euro banatuko dira saritan, udako estropadetako handienean.  Iazko edizioan, Urdaibai bizkaitarra gailendu zen.

Bou Bizkaia bigarren doa San Miguel Ligan eta faborito handien artean da Hondarribia liderrarekin batera. Biak sasoi betean daude.

Sailkatze estropada, irailaren 1ean

Lehen kanporaketa irailaren 1ean jokatuko dute, egun horretan erabakiko da Donostiarrarekin batera lehiatuko diren beste zazpi ontziak. Bandera nork irabaziko duen irailaren 4an eta 11n jokatuko diren bi jardunaldietan erabakiko da.