Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Bilera

Borja Rodrigo, TKE ligako presidente berria

Agentziak | Erredakzioa

Rodrigok hamaika boto jaso ditu alde, eta abstentzio bat. Pedro Anduezaren lekua hartuko du.

  • Borja Rodrigo. Argazkia: EiTB.

    Borja Rodrigo. Argazkia: EiTB.

Borja Rodrigo Traineru Kluben Elkarteko (TKE) presidente aukeratu dute lehen mailako klubek Oiartzunen egindako bileran. Rodrigo Bizkaiko Federazioko presidentea izan zen 2011 eta 2016 artean.

Hamaika klubek Rodrigoren aldeko botoa eman dute, eta abstentzio bakarra egon da. Pedro Andueza aurreko presidentearen lekua hartuko du. Andueza 2012tik izan da karguan. Bilbotarraren zuzendaritza beste kideak Mario Vidal (Cabo) idazkariak, Josetxo Aranburu (San Pedro) diruzainak eta Elisabeth Carral (Astillero) batzordekideak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Arrauna