Arrauna
Bosgarren proba
San Miguel TKE Liga: San Juanek irabazi du Moañako Bandera
Erredakzioa
Urdaibai izan da bigarren bost segundora eta Orio hirugarren, zortzira. Sailkapen nagusian berdinduta daude Orio eta San Juan, biak 50 punturekin.
San Juanek irabazi du erlojupeko eran jokatu den Moañako Bandeira. Kanpoko balizekin arazoak izan dira eta proba ordu erdiko atzerapenarekin hasi da. Urdaibai izan da bigarren bost segundora eta Tiran hirugarren, zortzira.
Saikapen nagusia pil-pilean dago. Orio da lidergoan, baina puntu berdinak ditu San Juanek (50). Hirugarren postua Bou Bizkaiarentzat da, 45rekin. Igande honetan hitzordua Moañako uretan izango da berriro ere, Afamo Bandeira, 12:00etatik aurrera.
Moañako Bandera:
1 San Juan Iberdrola 20:07,08 12
2 Urdaibai Umpro Avia 20:12,72 00:05.64 11
3 Tirán Pereira 20:15,58 00:08.50 10
4 Orio Amenabar 20:20,39 00:13.31 9
5 San Pedro Ecolmare 20:27,94 00:20.86 8
6 Astillero 20:30,26 00:23.18 7
7 Naturhouse Castro 20:30,33 00:23.25 6
8 Kaiku Ambilamp 20:34,93 00:27.85 5
9 Hondarribia Orsa 20:35,81 00:28.73 4
10 Pedreña 20:37,94 00:30.86 3
11 Zumaia Altuna y Uria 20:54,72 00:47.64 2
12 Zarautz Inmob. Orio 21:16,47 01:09.39 1
Sailkapen orokorra:
1 Orio Amenabar 50
2 San Juan Iberdrola 50
3 Urdaibai Umpro Avia 45
4 Astillero 39
5 Naturhouse Castro 34
6 Pedreña 33
7 Tirán Pereira 33
8 Kaiku Ambilamp 30
9 San Pedro Ecolmare 29
10 Hondarribia Orsa 28
11 Zumaia Altuna y Uria 14
12 Zarautz Inmob. Orio 5
Euskotren Ligan, anfitroiek lortu dute garaipena. Gipuzkoa izan da bigarren eta Bizkaia hirugarren. Gipuzkoarrek sailkapen nagusiko lidergoari eutsi diote, 11 punturekin. Hamarrekin Galizia dago eta 6rekin Bizkaia. Azkenengo postuan, hirurekin, kantabriarrak.