Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Arrauna

KAE Liga: Santurtzi, onena Lekeition

Erredakzioa

Santurtzik KAE-1 ligako lidertza sendotu du XXV Ikurriña El Correo-BBK Sari Nagusia irabazita, Lekeitioko uretan.

''Sotera''k hiru garaipen jarraian lortu ditu azken honekin. Camargok eta Isuntzak osatu dute XXV Ikurriña El Correo-BBK Sari Nagusiko podiuma. Ondoren Zierbena, Orio B, Donostiarra, Deusto, Busturialdea, Arkote, Hondarribia B, Trintxerpe eta Getxo sailkatu dira.

Hamalau estropada puntuagarrietatik zortzi lehiatu ondoren Santurtzi da KAE-1 ligaren buruan 86 punturekin. Ondoren Isuntza (81), Camargo (80), Zierbena (74), Donostiarra (69), Orio B (59), Deusto (47), Hondarribia (41), Arkote (31), Getxo (25), Busturialdea (19) eta Trintxerpe (17).

KAE 2: Santoñak garaipena lortu du eta Portugaletek lider jarraitzen du

Denboraldiko hirugarren garaipena lortu du Santoñak Santander Hiria XLI. Banderan.

Portugaletek lidertza sendotu du, lehenengo postuan baitira bizkaitarrak 107 punturekin. Ondoren Getaria (99), Santoña (93), Ondarroa (92), Zumaia B (91), Mundaka (85), Colindres (78), Donostiarra B (74), Hibaika (67), Zarautz B (61), San Pedro B eta Castro (52), Ciudad de Santander (51), Luanco (40), Raspas (28) eta Lutxana (16).