Arrauna
Bederatzigarren estropada
TKE San Miguel Liga: Urdaibaik garaipena lortu du Getxon
Erredakzioa
Bizkaitarrek, gainera, asko estutu dute San Miguel Ligako sailkapena. Oriok zazpigarren postuan amaitu du eta bien arteko tartea hiru puntura murriztu da.
Urdaibaik irabazi du Getxoko Estropaden XXXII. Ikurriña, San Miguel Ligako bederatzigarren estropada puntuagarria. ''Bou Bizkaia'' nagusitasun osoz aritu da eta garaipen bikaina lortu du.
Sailkapen nagusian, gainera, urrats garrantzitsua eman dute bizkaitarrek. Oriok, sailkapeneko liderrak, zazpigarren postuan amaitu du eta beraz, Urdaibai gipuzkoarrengandik hiru puntura kokatu da San Miguel ligan.
Estropadan, bigarren San Juan izan da eta hirugarren Pedreñan. Bihar, Zumaiatik, ligako hamargarren estropada puntuagarria. Zuzenean jarraitu ahal izango da ETB-1en eta eitb.com-en.
1 Urdaibai Umpro Avia 19:23,42
2 San Juan Iberdrola 19:28,32
3 Pedreña 19:30,22
4 Tirán Pereira 19:31,18
5 Naturhouse Castro 19:37,14
6 Orio Amenabar 19:47,42
7 Kaiku Ambilamp 19:47,78
8 San Pedro Ecolmare 19:49,82
9 Astillero 20:01,90
10 Hondarribia Orsa 20:03,20
11 Zumaia Altuna y Uria 20:04,72
12 Zarautz Inmob. Orio 20:35,42
San Miguel Ligako sailkapena:
1 Orio Amenabar 91
2 Urdaibai Umpro Avia 88
3 San Juan Iberdrola 77
4 Tirán Pereira 71
5 Astillero 65
6 Pedreña 64
7 Naturhouse Castro 62
8 San Pedro Ecolmare 56
9 Kaiku Ambilamp 48
10 Hondarribia Orsa 47
11 Zumaia Altuna y Uria 24
12 Zarautz Inmob. Orio 9
Euskotren Liga: Gipuzkoa, Getxon garaile
Gipuzkoak irabazi du Euskotren Ligako bosgarren estropada puntuagarria. Galicia, bere aurkari nagusia, bigarren izan da hamar segundora. Hirugarren eta laugarren postuak Bizkaiarentzat eta Kantabriarentzat izan dira, hurrenez hurren, bizkaitarrak irabazlearengandik 37 segundora eta kantabriarrak minutu bat baino gehiagora.
Euskotren Ligako sailkapen nagusian Gipuzkoa buruan da 18 punturekin. Puntu bakarrera Galicia da. Bizkaia hirugarren da 10 segundora eta Kantabriak ixten du sailkapena bost punturekin.
KAE-2: Portugaletek bere laugarren bandera lortu du Zumaian
Portugaletek KAE-2ko lidertza sendotu du Zumaiako II. Ikurriña irabazita. Denboraldiko bederatzigarrena izan da Portugaletekoen laugarren garaipena.
''Jarrillera''k 4 segundo atera dizkio Ondarroari eta 11 Zumaia B-ri. Ondoren Santoña, Colindres, Getaria, Zarautz B, Hibaika, Donostiarra B, San Pedro B, Castro B, Mundaka, Raspas, Ciudad de Santander, Luanco eta Lutxana sailkatu dira.
Sailkapen nagusian Portugalete lehenengo postuan da 123 punturekin. Ondoren de Getaria (110), Ondarroa (107), Santoña (106), Zumaia B (105), Mundaka eta Colindres (90), Donostiarra B (82), Hibaika (76), Zarautz B (71), San Pedro B (59), Castro B (58), Ciudad de Santander (54), Luanco (42), Raspas (32) eta Lutxana (17).