Arrauna
Iraileko lehen bi asteburuak
Kontxako Bandera aurkeztu dute Donostian
Erredakzioa
Gizonezkoetan 24 ontzik hartuko dute parte eta finalean 7 ontzi eta Donostiarra egongo dira. Emakumezkoetan, erlojupekoan izango da sailkapena.
Eguerdian aurkeztu dute 2010eko Kontxako Bandera Donostiako udaletxean. Aurten, 24 ontzik hartuko dute parte eta lehia bizia espero da traineren artean. Finalean, 7 ontzi eta Donostiarra egongo dira bandera eramateko borrokan. Estropadak Iraileko lehen bi asteburuetan izango dira.
Emakumezkoetan, 14 ontzik hartuko dute parte eta aurten berritasuna, sailkapena erlojupeko eran egingo dela da. Sailkapena irailaren 11an izango da.