Arrauna
Etenik gabe
Kontxako Bandera, zeurea da protagonismoa
Erredakzioa
Arraunaren egun handia izango da igandea; gaur, hasiera emango zaio asteburu zirraragarriari emakumezkoen sailkatze-estropadarekin.
Larunbat arratsaldean emakumezkoak izan dira lanean hasi direnak, eurek jokatu baitute sailkatze-estropada. Hamalau ontzi (Astillero, Bizkaia, Galicia-Rianxeira, Getaria-Tolosa, Hondarribia Orsa, OrioBabyAuto, San Juan Iberdrola, Zumaia-Kiroljokoa, Artabria, C.R. DoGrove, Club Natació Badalona, Cofradía Pescadores Torrevieja eta Comunidad Valenciana) arituko dira erlojupeko sailkatze-saioan.
Emakumezkoetan azken epaia igandean emango da, 11:00etatik aurrera, lau sailkatuen artean.
Asteburu honetan erabakiko da gizonezkoen 2010eko Kontxako Bandera ere. Igandean, 12:00etatik aurrera, jokatuko da bigarren estropada. Kaiku da faborito nagusia Urdaibarekin ia segundoko errenta lortu baitzuen aurreko asteburuan. Baina ziur dena emango dutela bermeotarrek.
Zailago dute San Juanek eta Oriok. Lehenek hamar segundoko desabantaila dute eta horiek 18koa.
LEHEN ESTROPADAKO SAILKAPENA:
1. KAIKU: 19:12.66
2. URDAIBAI: 19:14.16
3. SAN JUAN: 19:22.64
4. ORIO: 19:30.86
5. PEDREÑA: 19:31.31
6. ASTILLERO: 19:32.90
7. HONDARRIBIA: 19:35.05
8. DONOSTIARRA: 20:20.52
eitb.com-ek zuzenean eskainiko du igandean Banderaren bigarren hitzordua (12:00etatik aurrera).