Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Castro Urdialesen

Bermeo jaun eta jabe izan da Espainiako Txapelketan

eitb.eus

Bizkaitarrek 14 segundoko aldea atera diote Hondarribiari, eta 28tik gorakoa Oriori eta Zierbenari.

0:56

Bermeo aise nagusitu da Castro Urdialesen jokatutako Espainiako Traineru txapelketan. Bizkaitarrak jaun eta jabe izan dira, eta ez diete Hondarribiari, Oriori eta Zierbenari inolako aukerarik eman.

'Bou Bizkaia' ontzia hasieratik izan da estropadaren buruan, eta lehen ziabogan lehiaketa hautsi du. Zazpi segundoko aldea ateratzen zion bigarrenari, Hondarribiari, bigarren luzearen hasieran. Eta alde hori gora egiten joan da estropadak aurrera egin ahala.

Estropada-erdi zoragarria egin dute bermeotarrek. Hondarribia 12 segundora joan da aztetik, Orio 25era, eta Zierbena 30era.

Gauzak horrela, txapelketa erabakita egon da, eta azken luzean disfrutatu egin dute bermeotarrek. Bukaeran, 14 segundoko aldea atera diote Hondarrbiari, 28 Oriori eta 29 Zierbenari.