Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Kontxako Bandera

Urdaibai garaile lehen jardunaldian, marka historikoa eginda

Agentziak | Erredakzioa

Bermeotarrek lau segundoko aldea atera diote Hondarribiari eta ia 10 segundokoa Oriori.

1:28

Urdaibaiko traineru bizkaitarra nagusi izan da Kontxako Banderako lehen jardunaldian. ‘Bou Bizkaia’ ontziak, gainera, historiako denborarik onena egin du. 18:53.52. Hondarribia bigarren izan da, 4,28 segundora.

Urdaibai bigarren txandan aritu da, eta aise gailendu dira Hondarribiaren, Tiranen (+30.42) eta Donostiarraren (+38.96) aurretik.

Lehen txandan, berriz, Orio izan da azkarrena 19 minutu eta hiru segundoko denborarekin. Estropada osoko hirugarren denborarik onena izan da oriotarrena. Kaiku, Zierbena eta San Juan aritu dira eurekin lehen txanda eta ordena horretan sartu dira helmugan.

Ondorioz, bigarren eta azken jardunaldiko txanda nagusian Bermeo, Hondarribia, Orio eta Kaiku arituko dira, eta lehenengoan, Zierbena, San Juan, Tiran eta Donostiarra.

ta Donostiarra.