Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Kontxako Bandera

Oriok aldea irauli eta garaipena eskuratu du Kontxan

Mikel Dominguez | eitb.eus

Hamar urteren ostean, 32.ez gailendu dira oriotarrak arraunaren olinpiadan, Urdaibai eta Hondarribiaren aurretik.

1:25

Oriok Kontxako Bandera irabazi du, hamar urteren ostean, bigarren jardunaldian sailkatze estropadako aldeak iraulita. Gipuzkoarrek Urdaibai eta Hondarribiaren aurretik bukatu dute.

Urdaibaik lau segundoko aldea lortu zuen Hondarribiarekin sailkatze estropadan, eta Orio hirugarrena zen, 10 segundora.

Itsasoaren egoera protagonista izan da arraunaren olinpiadaren bigarren jardunaldian. Zozketak kalerik zailena eman dio Hondarribiari, eta ia hasieratik borrokatik at geratu da. Baina Urdaibai ez da bakarrik egon, Oriok ez duelako etsi.

Ikuskizuna eman dute traineru guztiek oso itsaso zailaren gainean. Egun historikoa bizi izan dute itsaso zakarrean, eta denetan onena Orio izan da.

Jon Salsamendik arraunlariak ausartak izango zirela agindu du, eta kiniela gehienetan agertzen ez ziren arren, borrokan sartu eta, azkenean, 24 segundoko aldea atera diote Urdaibairi.

KONTXAKO BANDERAREN SAILKAPENA

MUTILAK SAILKAPENA 1024X576