Arrauna
Akordioa
Galiziak eta Gipuzkoak irabazi dute Euskotren Liga
Erredakzioa
Horrela erabaki du TKE-ko epaileak bi taldeen adiskidetze-egintza aintzat hartuta eta liga amaiera polemikoaren ondorioz.
Traineru Kluben Elkarteak (TKE) jakitera eman du, bi aldeen adiskidetze-egintza aintzat hartuta, 2010 denboraldiko Euskotren Ligak bi garaile izan dituela erabaki du epaileak: Galizia ordezkatu duen tripulazioa eta Gipuzkoa ordezkatu duen tripulazioa.
Oharrean, TKE elkarteak bi kirol talde horiek eta bi klubetako arraunlariak zoriondu ditu, "lehiaketako emaitza estuagatik, eta bi aldeek izan duten eskuzabaltasun handiagatik".
"TKE elkartea ziur da eskuzabaltasun horrek, eta bi aldeek irtenbidea bilatzeko erakutsitako borondateak lehiaketa bera hobetuko dutela. Hurrengo egunetan Galiziako taldeari dagozkion trofeoak emateko data erabakiko da, haiek ere bere garaian Gipuzkoako kideek jaso zuten sari bera jaso dezaten", esan du elkarteak.
Aurtengo Euskotren Ligak amaiera polemikoa izan zuen antolatzaileek Rias Baixas ontziari eman ziolako Zarauzko Bandera iranazi ondoren. Titulua, ordea, Gipuzkoarentzat behar zuen azken estropada puntuagarria irabazteagatik, horixe baitzen berdinketa deusezteko kriterioa.
Hala ere, Euskotren Ligako Estropada Batzordeak Gipuzkoak legez kontrako taldea ontziratu zuela ebatsi zuen Zarauzko azken estropada horretan.
Erabaki hori hartu zen araudiak diolako ordezkatzen den lurraldetik kanpoko hiru kirolari bakarrik jarri daitezkela eta talde gipuzkoarrak lau sartu zituen estropada horretan.