Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Eusko Label Liga

Urdaibaik bigarren garaipena lortu du, Sestaoko Bandera irabazita

Agentziak | Erredakzioa

Zierbena bigarren izan da, Hondarribia hirugarren eta Santurtzi laugarren.

  • Urdaibai. Argazkia: Efe.

    Urdaibai. Argazkia: Efe.

Urdaibaik irabazi du Eusko Label Ligako bigarren jardunaldia, Sestaoko XVII. Bandera, eta bizkaitarrek lider jarraitzen dute sailkapen nagusian.

'Bou Bizkaia' nagusi izan da Nerbioi itsasadarrean jokatutako estropadan. Bi segundo atera dizkio Zierbenari, 'galipo'ekin lau luzeetan lehia estua izan ostean.

10 segundora, eta garaipena lortzeko aukerarik gabe, Hondarribia sartu da, eta 13ra Santurtzi, lehen jardunaldiko ezuste handia. Bigarren honetan ere bikain aritu da 'Sotera'.

Ohorezko txandako lau traineruen atzetik Orio geratu da. Gipuzkoarrak azkarrenak izan dira bigarren txandan Ondarroaren, Caboren eta Donostiarraren aurretik.

Lehenengoan, berriz, San Juan gailendu da, eta ondoren San Pedro, Kaiku eta Tiran sartu dira. Igandean Petronor Bandera jokatuko dute Zierbenako uretan, Eusko Label Ligako hirugarren jardunaldian.