Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Petronor Bandera

Hondarribiak denboraldiko lehen garaipena lortu du

Agentziak | Erredakzioa

Zierbena bigarren izan da, bost segundora, eta Urdaibai hirugarren, 11ra. 'Bou Bizkaia'ko arraunlariel lider jarraitzen dute sailkapen nagusian, puntu bakarreko aldearekin.

  • Hondarribiako arraunlariak, garaipena ospatzen. Agazkia: ETB.

    Hondarribiako arraunlariak, garaipena ospatzen. Agazkia: ETB.

Hondarribiak irabazi du XXXV. Petronor Bandera, Eusko Label Ligako hirugarren jardunaldian. Gipuzkoarrak nagusi izan dira Zierbenako uretan eta denboraldiko lehen garaipena lortu dute, lehenengo bietan Urdaibai gailendu ostean.

Ama Guadalupekoak denborarik onena egin du eta Zierbenari bost segundo atera dizkio, bizkaitarrekin lehia estua izan ostean. Zierbenak lanak emango dizkie aurten Ligako bi traineru indartsuenei; Hondarribiari eta Urdaibairi.

Joseba Amunarrizek mutilek aurrea hartu dute lehen luzetik. Hiru segundoko aldea zabaldu dute berehala Urdaibairekin eta laukoa Zierbenarekin. Santurtzi, berriz, atzean geratzen joan da.

Azken luzean, Zierbenak hortzak estutu ditu eta bi segundora jarri da. Hala ere, Mikel Orbañanosen trainerua indartsu aritu da eta argi eta garbi gailendu da Zierbenaren eta Urdaibairen aurretik.

Urdaibaik lider jarraitzen du

Bermeotarrek hirugarren izatea lortu dute, Orioren denbora sei ehunenetan gaindituz, eta horri esker sailkapen nagusiko lidergoan jarraitzen dute, baina orain puntu bakar bateko aldearekin.

Datorren asteburuan, Eusko Label Ligako hurrengo bi jardunaldiak Galizian jokatuko dira.

 


  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Kirolak
  • Arrauna