Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Dopinagatik

TKE akusazio partikular moduan aurkeztuko da 'Urdaibai kasuan'

Erredakzioa

Auzipetuen artean taldeko presidentea den Josu Zabalondo, José Manuel Francisco entrenatzailea eta Marcos Maynar medikua daude.

Traineruen Kantabrikoko Elkatrteak (TKE) gaur eman du jakitera akusazio partikular moduan aurkeztuko dela ‘Urdaibai kasuan’. Fiskaltzak dopinagatik Urdaibai taldeko bost kide auzipetu ditu. Urdaibai TKEko kidea da.

TKEk ohar baten bidez eman du jakitera kontua: "Legezko akzio hauetan ezin da kide bat bera ere erruduntzat jo, baina guk horrela aurkeztea erabaki dugu TKE Ligako arauei fideltasuna erakusteko. Dopinaren aurkako borroka garrantzitsua da guretzat".

Korta ere akusazio partikular moduan aurkeztu da kasu honetan. Auzipetuen artean taldeko presidentea den Jose Zabalondo, Jose Manuel Francisco entrenatzailea eta Marcos Maynar medikua daude taldetik hurbil dauden beste bi pertsonarekin batera.