Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Eusko Label Liga

Hondarribiko Bandera, Oriorentzat

eitb.eus

Horiek denboraldiko hamargarren bandera irabazi dute. Eguneko ezustekoa, baina, Urdaibaik eman du, estropadako bigarren denborarik onena eginda.

1:09
Orioko ontzia

Oriok sendo jarraitzen du Eusko Label Ligan lider, Hondarribiko Bandera irabazita denboraldiko seigarren bandera eskuratu baitu. Etxeko ontziak (Ama Guadalupekoa) ez du egunik onena izan, eta Santurtziren atzetik sartu da ohorezko txandan, segundo bakar batera.

Hondarribia hasieratik hasi da sufritzen, urduritasunagatik edo aurreko eguneko estropadako nekeagatik. Santurtzi estropadaren buruan jarri da, baina lan erdietan Oriok lidergoa kendu dio. Txiki ontzia guztien aurretik jarri da bigarren ziabogaren ostean, eta lehen postu horri eutsi dio amaiera arte.

Hondarribia aukerarik gabe zegoen, baina azken luze bikaina egin du eta Santurtziri bigarren postua kentzear izan da. Segundo bakar bateko aldea egon da bi traineruen artean.

Estropadako bigarren denborarik onena Urdaibaik egin du. Bizkaitarrek bigarren txanda irabazi dute, Donostiarraren, Ondarroaren eta Caboren aurretik.

Lehenengoari dagokionez, Lekittarrak egin du denborarik onena, Kaiku ezustean harrapatuz. Bi horien artean ere segundo bakarreko aldea izan da.