Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Kontxako bandera/emakumeak

Kontxako Bandera eskuratu du Oriok, denboraldi bikaina biribilduta

eitb.eus

Orioko neskek hegan egin dute Donostiako badian, eta garaipen historikoa eskuratu dute, Arraun Lagunak 28 segundo atzera utzita sailkapen nagusian.

1:33
Orioko arraunlariak, garaipena ospatzen

Kontxako Banderaren bigarren jardunaldian, emakumeen proban, Orio gailendu da, San Juanen lekukoa hartuta. Lehen jardunaldian Arraun Lagunak 6 segundo atzerago utzi ostean, Orioko neskek nagusitasunez irabazi dute bigarren jardunaldiko ohorezko txanda, eta sailkapen nagusian ia minutu erdiko aldea atera diote Donostiako traineruari.

Euskotren Ligan denboraldi osoan zehar nagusi izan ostean, 'Txiki' traineruak 6 segundoko aldearekin hasi du estropada, Arraun Lagunaken aurretik. Orioko neskek ez dute zalantzarik egiteko aukerarik utzi hasieratik, eta bikain bete dute faboritoengandik espero zena.

Lehenengo ziabogan 8 segundoko aldea zuten, eta Donostiako uretan hegan jarraitu dute, ia minutu erdiko aldearekin irabazteraino.

Lehenengo txandan, Hondarribia gailendu da. Bigarren postuan bukatu du Kontxako Bandera, irabazlearengandik 17 segundora.

Historia egin dute Orioko neskek Donostian, Kontxako Bandera lehendabiziko aldiz eskuratuta.