Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Arrauna

San Miguel Ligak, lan erdiak eginda

Erredakzioa

Asteburu honetako estropadak Getxon eta Zumaian izango dira. Jarrai itzazu zuzenean eitb.com-en eta ETB1en.

  • Kaiku. Argazkia: EFE

    Kaiku. Argazkia: EFE

San Miguel ligak lan erdiak beteko ditu asteburuan Getxon eta Zumaian jokatuko diren estropadekin. Igandeko hitzordua Zumaian da. Itsaso zabalean lehiatuko dira ontziak herri hartan, Zumaiako Ikurriña lortzeko deman. Bezperan, Getxon, San Miguel ligako 10. proba puntuagarria.

Denboraldiko lehen erdiak sailkapen buruan utzi du Kaiku Ambilamp ontzia, tarte politarekin. Hari segika daude orain Urdaibai Umpro Avia, Hondarribia Orsa eta San Juan Iberdrola. Lehiaketako lehen hilabetea pasa da, eta lehen hilabete horrek egoera argi bat utzi du: San Miguel Ligan dagoen parekotasun handia.

Sailkapen nagusia:

1 Kaiku Ambilamp 80
2 Urdaibai Umpro Avia 71
3 Hondarribia Orsa 68
4 San Juan Iberdrola 67
5 Astillero 67
6 Pedreña 60
7 Tiran Pereira 54
8 San Pedro Ecolmare 38
9 Castro 34
10 Zumaia Altuna y Uria 34
11 Orio Amenabar 30
12 Camargo 20