Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Getxoko Ikurriña

TKE Liga: Kaikuk garaipen garrantzitsua lortu du

Erredakzioa

Sestaoko mutilak sendo mantentzen dira San Miguel Ligako lidertzan Getxoko estropadan 12 puntuak lortuta. Hondarribiak bigarren postua eskuratu du eta Urdaibaik hirugarrena.

02:27
Kaikuk garaipena lortu du Getxon

Sestaoko "Bizkaitarra" trainerua izan da azkarrena Getxoko estropadan. Kaikuk ez du faboritoen txandan hutsik egin eta Hondarribia eta Urdaibai erraz gainditu ditu. Sailkapen nagusian 11 puntuko aldea dute Kaikuko mutilek Bermeoko ontziarekiko. Astillerok lan ederra egin du bigarren txandan eta kantabriarrek laugarren postua eskuratu dute San Juanen aurretik.

1 Kaiku Ambilamp19:48,04 12 puntu
2 Hondarribia Orsa 19:53,70 00:05.66 11
3 Urdaibai Umpro Avia 19:59,66 00:11.62 10
4 Astillero 20:00,24 00:12.20 9
5 San Juan Iberdrola 20:09,74 00:21.70 8
6 Pedreña 20:15,52 00:27.48 7
7 Tiran Pereira 20:15,60 00:27.56 6
8 Castro 20:16,33 00:28.29 5
9 San Pedro Ecolmare 20:19,58 00:31.54 4
10 Zumaia Altuna y Uria 20:22,31 00:34.27 3
11 Orio Amenabar 20:30,65 00:42.61 2
12 Camargo 21:04,23 01:16.19 1