Arrauna
Ostegunez, 17:30ean
Kontxako Bandera 2011: 24 traineru zazpi posturako
Erredakzioa
Ostegun honetan jokatuko da Kontxako sailkapen estropada. Zazpi traineruk izango dute 'Arraunaren Olinpiada' jokatzeko aukera, eta 24 parte hartzaile izango dira Donostiako uretan. Zuzenean, 17:30ean.
-
Argazkia: EFE
Kantauri Itsasoko 24 traineru onenak izango dira ostegun honetan Donostiako urtean Kontxako sailkapen-estropada jokatzeko. Erlojupeko bidez Donostiako Banderaren lehian egongo diren zazpi traineruak erabakiko dira. (Kontxako Banderaren infografia).
TKE Ligako ontziak dira faboritoak sailkapena lortzeko. Sailkapena lortzen duten zazpi traineruei Donostiarra batuko zaie igandean, azken honek sailkapena lortuta baitauka araudiak horrela aginduta.
Kaiku, Urdaibai, San Juan eta Hondarribia izango dira fabrito nagusiak sailkapena lortzeko.
Nahiz eta Orioren egoera ezin okerrago izan gogoratu behar da egun, Kontxako palmaresan jaun eta jabe dugula.