Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Euskotren Liga

Donostiarra garaile, Orioko Banderan

eitb.eus

Denboraldiko bigarren bandera irabazi dute donostiarrek, ligako liderraren etxean. Arraun Lagunaken ontziak ez du estropadan parte hartu arraunlari batek positibo eman duelako koronabirusagatik.

  • Donostiarrako arraunlariak

    Donostiarrako arraunlariak. ETBko emanalditik ateratako irudia.

Donostiarrak denboraldiko bere bigarren bandera irabazi du Orio Kanpina Banderan gailendura. Estropadan hiru ontzi bakarrik lehiatu dira, Arraun Lagunakek ezin izan baitu uretan sartu arraunlari batek koronabirusagatik positibo eman ostean.

Lehiari dagokionez, Donostiarra esropada buruan izan da hasieratik eta Orio, etxeko taldea, eta Hondarribia atzean izan ditu denbora osoan.

Helmugan, donostiarrek 10:51ko denbora egin dute, Orio 7 segundora sartu da eta Hondarribia minutu erdira.

Oriok lider jarraitzen du Euskotren Ligako sailkapenean, baina Donostiarra, bigarrena, lau puntura du orain.