Kaiarriba Donostiarra, Donostiako 'Torrekua' ontziaren sailkapena 2025eko Euskotren Ligan - EITB

Emakumezkoen play-offean, San Juan nagusitu da Portugaleteko uretan, eta Bantxa ontzia bigarren izan da. Gizonezkoetan, berriz, Santurtzi eta Chapela Eusko Label Ligan lehiatuko dira datorren denboraldian, igande honetan bukatu den play-offean lehen bi postuak eskuratu ondoren.
Nicole Maroño Donostiarrako patroia oso pozik agertu da bere ontziak gorengo mailari eustea lortu duelako, play-offean bigarren postua eskuratuta, San Juanen atzetik.
Donostiarrak irabazi du 2025eko Euskotren Ligako play-offeko aurreneko jardunaldia, Bermeon. Patroiak nabarmendu duenez, Portugaleten igandean jokatuko dutena beste lehiaketa bat izango da: "Ez da nahikoa bost puntu hauekin".
Donostiarrak ez zion behar bezala ekin denboraldiari, baina behetik gora egin du nabarmen, eta horren adibide da Kontxan laugarren postua lortu izana. Sasoi betean iritsiko da asteburuko play-offera.
Asteazkenean, emakumezkoen sailkatze-estropada jokatuko dute, eta ostegunean, gizonezkoena. Hala, astearte arratsaldean, zenbait klub ibili dira lehiarako trebatzen.
Azken asteotan izandako susperraldiaren ondorioz, Donostiarra arraun taldea Kontxako Banderaren sailkatze-probatan izango da lehen aldiz. Itxaso Uzkudun arraunlaria baikor agertu da erronkaren aurrean.
Euskotren Ligako sailkapeneko azken postua uztea lortu du Donostiarrak Galizian egindako estropaden ostean. Orain, taldeak gorantz jotzea du helburu. Naroa Garamendik EITB Mediarentzat aztertu du orain arte lortutakoa, eta denboraldi amaierara arteko helburuak ere izan ditu mintzagai.
Arkaitz Diaz Donostiarra taldeko patroiaren esanetan, estropadaz estropada lehiatu nahi dute denboraldi honetan. 4. daude Ligan, bandera bat irabazita, Oriorengandik 9 puntutara.
Hondarribia, Getaria, San Juan, Lekeitio, Ondarroa, Kaiku, Cabo eta Ares ibiliko dira, iragarpenen arabera ohorezko txandarako izango diren Urdaibai, Donostiarra, Orio eta Zierbena faboritoekin batera, Eusko Label Ligan. Guztien aukerak aztertu ditugu.
Ibon Gaztañazpi adituak 2025eko Eusko Label Ligan faboritoak diren lau kluben aukerak izan ditu hizpide, Liga hasteko bost egun gelditzen direla.
Traineruen Kluben Elkarteak eta Euskotrenek elkar lotzen dituen babes akordioa berritu dute. Ondorioz, Euskotrenek emakumezkoen liga nagusia babesten jarraituko du, gutxienez beste lau urtez.
Euskotren Ligan, Donostiarrako Nerea Perezek eskuratu du saria; EITBk babesten du hori. Eusko Label Ligan, aldiz, Gorka Aranberrik lortu du. Biak ala biak pozik azaldu dira, eta nabarmendu dute taldearen laguntzari esker erdietsi dutela golardoa.
Urdaibaik, Zierbenak, Oriok eta Donostiarrak hasiera ikusgarria eman diote Kontxako Banderako bigarren eta azken jardunaldiko ohorezko txandari. Lehia bizi-bizia izan dute estropada buruan jartzeko, eta lehenengo minutu eta 10 segundoetan denbora berean ibili dira.
Donostiarra bigarren izan da emakumezkoen Kontxako Banderako bigarren jardunaldian. Ikusi nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak.
Zazpi traineru aritu dira Kontxako badian entrenatzen: Donostiarraren eta Orioren emakumezkoak eta gizonezkoak, Chapela, Hondarribia eta Arraun Lagunak.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 |
22:10 - 00:30 |
PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 06 |
16:15 - 17:30 |
HERRI KIROLAK | Kirol Herri | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 06 |
17:15 - 20:00 |
PILOTA | Altuna III-Ezkurdia vs Zabala-Albisu | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 07 |
00:12 - 01:20 |
AREA TXIKIA | Alaves-Reala euskal derbiari buruzko saioa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 07 |
08:10 - 11:30 |
ATLETISMOA | Valentziako Maratoia | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 07 |
11:30 - 12:00 |
''HELMUGA'' saioa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 07 |
12:00 - 14:00 |
PILOTA | EMAKUME MASTER CUP: 4 t'erdiko finalaurrekoak | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 07 |
17:05 - 20:00 |
PILOTA | Laso-Albisu vs Larrazabal-Mariezkurrena | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 08 |
16:15 - 17:30 |
HERRI KIROLAK | Kirol Herri | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 08 |
17:05 - 20:00 |
PILOTA | Jaka-Iztueta vs Artola-Imaz | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 08 |
22:15 - 23:45 |
ZESTA PUNTA | Winter Series: Goitia-Lekerika vs Laduche-Zabala | /eu/kirolak/zuzenean/ |
|
Ez dago zuzenekorik |
|
Ez dago zuzenekorik |
|
Ez dago zuzenekorik |
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa

Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.

