Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Bermeotik babestuta atera zen

Korta: 'Gaitz hau kendu beharra daukagu, hau arraunari zor diot'

A.B.

Erredakzioa

Kaikuko prestatzaileak gaineratu du bere bizitzako estropada gogorrena izango dela, baina aurrera aterako duela. Larunbatean babes polizialarekin irten behar izan zen Bermeotik.

00:49
Jose Luis Korta

Jose Luis Korta eta Kaikuko tripulazioa Ertzaintzak babestuta irten behar izan ziren Bermeoko estropada eremutik. Korta iaz egindako doping akusazioak ez dituzte ahaztu Bermeon, Urdaibairen etxean.

Kontu hauetaz hitz egin zuen Kortak ETBko Boga-Boga programan. "Kontxaren ondoren ez nekien arraun munduan jarraitu edo ez, pentsatzen aritu nintzen. Baina nitaz egunkariek, telebistek, presidenteek eta autoritateek edozer gauza esan zituzten eta orduan esan nuen, orain ikusiko duzue benetako Korta", adierazi zuen Kaikuko prestatzaileak.

"Nik ez nuen esan Orio eta Urdaibai dopatu egin zirenik. Esan nuena da banekiela zein koloreko txiza eta injekzio guztiak nekizkiela. Horrelako gauzak kendu behar ditugu arraunetik eta legea betez gero, norbait kartzelara joango da", gaineratu zuen Kortak.

Bukatzeko, Jose Luis Kortak honakoa gaineratu zuen: "Hauxe da nire bizitzako estropadarik garrantzitsuena eta aurrera aterako dut".