Publizitatea
Itxi

Arrauna

Arrauna

2020/09/19

19:22

Arrauna

Playoffetako 1. jardunaldia

Hondarribiak eta Tiranek aurrea hartu dute playoffetako lehen jardunaldian

Agentziak |Erredakzioa

Galiziarrek segundo bateko aldea atera diote Zarautzi Eusko Label Ligarako kanporaketan. Euskotren Ligakoan, berriz, azken lehia Hondarribiaren eta Tolosaldearen artean izango da.

1:17
Hondarribiko arraunlariak
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Hondarribiak emakumezkoetan eta Tiranek gizonezkoetan egin dituzte denborarik onenak Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako playoffetako lehen jardunaldian. Lehia Bermeoko uretan jokatu dute.

Eusko Label Ligakoan, galiziarrekin batera Zarautz izan da trainerurik onena, eta eurek egin dituzte denborarik azkarrenak. Lehia oso estua izan da parte hartu duten bost traineruen artean. Guztiak bost segundoko tartean helmugaratu dira.

Moañako ontziak denborarik kaskarrena egin du lehen ziabogan, baina azkenean estropada irabazi du Zarautzi 70 ehunen sartuta. Samertolameu minutu eta 48 ehunenera sartu da, Pedreña bi segundo eta 90 ehunenera eta San Pedro lau segundo eta 66 ehunenera.

Playoffa igandean Portugaleten jokatuko duten bigarren jardunaldian erabakiko da.

Euskotren Liga

Emakumezkoetan, berriz, Hondarribia izan da onena playoffetako lehen jardunaldian eta aurretik jarri da Euskotren Ligan duen lekuari eusteko borrokan.

'Ama Guadalupekoak' dena eman du bigarren luzean eta Tolosaldeak zuen hiru segundo aldea iraultzea lortu du. Helmugan, bi segundo atera dizkio playoffean izango duen arkari nagusiari.

Ondorioz, Hondarribiak lau puntu lortu ditu, Tolosaldeak hiru, Hibaikak bi eta Cabok bat.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena