Arrauna
30 kontrol negatibo
Kontxako Banderako doping-kontrol guztiak negatiboak izan dira
ERREDAKZIOA
Aurtengo Kontxako Banderan parte hartu duten arraunlarien doping-kontrol guztiak negatiboak izan dira emakumezkoen zein gizonezkoen kategorietan.
-
Urdaibai Kontxako banderarekin. Argazkia: EFE.
Kontxako Banderako doping komiteak estropadan parte hartu zuten taldeetako arraunlariei probak egin zizkien probak iraun zuen bitartean eta baita lehenago ere. Gaur kontrolen emaitzak jakinarazi dituzte eta ez da debekatutako substantziarik aurkitu.
Arraun munduan ikusmira sortu dute froga hauek orain bi urte Jose Luis Korta, Kaikuko entrenatzailea, dopatutako arraunlariak zeudela esan zuelako. Kortaren adierazpenen ondoren epaiketa bat ireki zen eta inputatuen artean Jose Luis Francisco, Urdaibai taldeko entrenatzailea dago.
Dopingaren aurkako organismoak 30 kontrol egin zituen Kontxako Banderan, horietatik 23 gizonezkoen kategorian, baita EPO analisiak ere. Proba hasi aurretik ere 63 analisi egin ziren eta azkenean estropadan parte hartu ez zuten arraunlariak ere kontrola pasatu zuten. Denak arazo gabe.