Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Lau urtez lanean

Oriok entrenatzaile eta zuzendaritza berria aurkeztu ditu

ETB

50 arraunlari ditu Oriok eta Igor Makazaga da entrenatzaile berria. San Juaneko entrenatzaile ohiaren helburua garbia da: TKE-ra itzuli.

00:33
Oriok entrenatzaile eta zuzendaritza berria aurkeztu ditu

Orio Arraun Elkarteak zuzendaritza eta entrenatzaile berriak aurkeztu ditu. Hemeretzi lagunek osatzen dute lau urtez lanean arituko den gidaritza berria. Bost taldetan banatuta arituko dira. Ametsa berritzeko asmoz jardungo dute eta kudeaketa eta harrobia zaindu eta ahal izanez gero bazkide kopurua handitu.

50 arraunlari ditu Oriok eta Igor Makazaga da entrenatzaile berria. San Juaneko entrenatzaile ohiaren helburua garbia da: TKE-ra itzuli. Hala ere, horrek ez du esan nahi Makazagak bere buruari larregizko presioa erantsiko dionik.