Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

2021 denboraldia

Eusko Label eta Euskotren ligak uztailaren 3an hasiko dira, Coruñan

A. A. | EITB MEDIA

Edizio honetako berritasun nagusiak dira gizonezkoen txapelketan 20 direla estropada puntuagarritik 18 izan beharrean, eta Galiziara hiru asteburutan joango direla arraunlariak.

  • Santurtzik irabazi zuen Eusko label liga 2020 denboraldian.

    Santurtzik irabazi zuen Eusko label liga 2020 denboraldian. Argazkia: EITB MEDIA

Gizonezkoen Eusko Label eta emakumezkoen Euskotren ligak, traineru denboraldiko bi garrantzitsuenak, uztailaren 3tik 4ra bitarteko asteburuan hasiko dira Coruñako uretan, Traineru Kluben Elkarteak (TKE) larunbat honetan onartu duen estropada egutegiaren arabera.

Gizonezkoen txapelketak 20 estropada izango ditu, eta hastapeneko data horretatik aurrera asteburu guztietan egingo dira, iraileko lehenbiziko bietan izan ezik, Kontxako Bandera jokatuko baita, ohi denez. Txapelketa irailaren 19an amaituko da, El Corte Ingles Banderarekin, Nerbioiko itsasadarrean, Portugalete parean.

Bandeira Cidade da Coruñako hitzordu bikoitzaren ondoren (larunbatean eta igandean), Donostia, Zierbena, Orio, Getxo, Castro Urdiales, Lekeitio, Bilbo, Santurtzi, Rianxo, Boiro, Zarautz (jardunaldi bikoitza), Ondarroa, Hondarribia, Ares, Moaña, Bermeo eta Portugaletetik igaroko dira arraunlariak.

Bestalde, emakumezkoen Euskotren Ligak hamabi proba puntuagarri izango ditu eta abuztuaren 14an eta 15ean bukatuko da Zarauzko Ikurrinarekin.

Edizio honetako berritasun nagusiak honako hauek dira: gizonezkoen txapelketan 18 estropada puntuagarritik 20ra areagotu izana eta liga hiru asteburutan izango dela Galizian, ohiko bi asteburuetan izan beharrean.

 

Honako hau da TKEk denboraldi honetarako onartutako egutegia:

Uztailak 3 eta 4, V. – III. Bandeira Cidade da Coruña (Coruña).

Uztailak 10, Bandera Donostiarra (Donostia).

Uztailak 11, XXXVIII. – V. Bandera Petronor (Zierbena).

Uztailak 17, Orioko XXXI. Estropadak - IX Orioko Kanpina Bandera (Orio).

Uztailak 18, Getxoko Estropaden XLIII. – XIII. Ikurriña (Getxo).

Uztailak 24, IX – VI. Bandera CaixaBank (Castro).

Uztailak 25, XXXVI. El Correo Ikurriña – X. Euskotren Bandera (Lekeitio).

Uztailak 31, XII. – III. Bilboko Bandera (Bilbao).

Abuztuak 1, Santurtziko XLII. Ikurriña (Santurtzi).

Abuztuak 7, I. Bandeira Barbanza Arousa (Rianxo).

Abuztuak 8, XXXI. Bandeira Concello de Boiro (Boiro).

Abuztuak 14 eta 15, XLIV Zarauzko Estropadak – XIII Zarauzko Ikurriña (Zarautz).

Abuztuak 21, XXXVII. Ondarroako Bandera (Ondarroa).

Abuztuak 22, Hondarribiko XXXIV. Bandera (Hondarribia).

Abuztuak 28, XIV. Bandeira Concello de Ares (Ares).

Abuztuak 29, XXXIX Bandeira Concello de Moaña (Moaña).

Irailak 18, Bermeo Hiriko XXXIX. Ikurriña (Bermeo).

Irailak 19, Portugaleteko Bandera (Portugalete).