Arrauna
2021eko denboraldia
Traineruen denboraldi-aurreko azken estropada hartuko du Ondarroak
EITB Media
27 ontzik hartuko dute parte larunbateko IX. Antiguako Ama Estropadan.
-
Estropada Ondarroan
Ondarroako uretan jokatuko da traineruen denboraldi-aurreko aurtengo azken estropada.
Larunbatean, goizeko 11:30ean, IX, Antiguako Ama Estropada izango dute jokoan 27 ontzik.
Alde batetik emakumeen hamar traineru ETE Ligan (Emakumeen Traineru Elkartea): Castro, Zarautz, Lapurdi, Lutxana, Isuntza, San Juan, Deustu, Zumaia, Hibaika eta Ondarroa.
Gizonezkoen 17 ontziak hiru txandetan banatuta egongo dira, KAE-2 Ligako Deusto B, Hibaika, Busturialdea, Hondarribia B eta Donostiarra B alde batetik, KAE-1 Ligako Orio B, Zumaia, Arkote, Deustu, San Pedro eta Kaiku bestetik, eta amaitzeko Eusko Label Ligako Zarautz, Isuntza, Zierbena, Bermeo, Santurtzi eta Ondarroa.