Arrauna
Uztailak 31
Bilboko Bandera 2021: Estropada eremuaren nondik norakoak, eta marearen eta eguraldiaren iragarpenak
EITB MEDIA
Larunbatean Bilbon jokatuko dira Eusko Label eta Euskotren ligetako estropadak.
Larunbatean, uztailak 31, Bilboko Bandera jokatuko dute Euskotren eta Eusko Label Ligetako ontziek.
Emakumezkoen ligan, Bilboko III. Bandera izango dute jokoan, aurreko asteburuko bi estropadetan Arraun Lagunakek eta Donostiarrakek irabazi ostean.
Gizonezkoen lehian, Bilboko XII. Bandera izango dute jokoan. Aurreko asteburuan, Hondarribiak eta Santurtzik irabazi zituzten banderak.
Eusko Label Ligako sailkapenean Santurtzi da liderra 84 punturekin, Hondarribia sei puntura du eta Zierbena 12 puntura.
Euskotren Ligan, berriz, gauzak estu-estu daude: Arraun Lagunak da lider, baina Oriorekin 25 puntura berdinduta. Donostiarrak 17 puntu ditu eta Hondarribiak 13.
Bi estropadak zuzenean emango dituzte ETB1ek eta eitb.eus-ek 17:45etatik aurrera.
Estropada eremuko batimetria eta mareak
Estropada eremu hiritarra da Bilbokoa. Irteera udaletxearen parean egingo dute. Hor eremuak bi metroko sakonera du, eta hirukoa kanpoko ziabogan. Ezkerreko bazterrean, berriz, ez dago sakonerarik.
Itsasbehera 16:38an izango da, 41eko koefizientearekin. Ondorioz, korronteak ez du aparteko indarrik izango.
Joera
-
Larunbata
-
Igandea
-
Astelehena
-
Asteartea
-
Asteazkena
-
Osteguna
Iragarpena
2024/12/14
Kantauri isurialdean hodeitsu egongo da eta euria egingo du. Hegoaldean goizean hodeiak eta ostarteak izango dira eta egunsentian behe-lainoa sortuko da; arratsaldetik aurrera hodeiak ugaritu egingo dira eta euria egin dezake. Egunaren hasieran hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, egunaren erdiko orduetan mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko du. Aldaketa handirik ez tenperaturan, hegoaldeko maximoak izan ezik, horiek baliteke zertxobait igotzea.
Tenperatura:
- Bilbao: 6/12 ºC
- Donostia:4/11ºC
- Gasteiz:-1/9 ºC
- Iruña:1/10 ºC
2024/12/15
Egunaren lehenengo partean behe-hodeiak lurralde osora zabalduko dira eta euria egingo du, sarriago eta ugariago ipar isurialdean. Elur-kota 1200-1400 m-ra egongo da. Arratsaldea aurrera joan ahala atertuz joango da eta ostarteak zabalduko dira. Gauean ateri eutsiko dio eta zerua tarteka hodeitsu egongo da. Ipar-osagaiko haizea ibiliko da eta gauean ipar-ekialdera egingo du. Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira, baina minimoek gora egingo dute; horregatik izotza egiteko probabilitatea txikia izango da.
Tenperatura:
- Bilbao: 7/12 ºC
- Donostia:6/11ºC
- Gasteiz:2/8 ºC
- Iruña:3/9 ºC
2024/12/16
Astelehenean eguraldiak hobera egingo du. Goizaldean behe-hodei batzuk ikusiko ditugu, baina goizean zerua hodei gutxirekin geratuko da. Hegoaldeko haize ahula ibiliko da, bolada gogor batzuekin haizeguneetan. Tenperatura maximoek gora egingo dute. Minimoek, aldiz, behera egingo dute eta barnealdeko zenbait tokitan izotza egingo du, bereziki Araban eta Nafarroan.
Tenperatura:
- Bilbao: 6/12 ºC
- Donostia:5/11ºC
- Gasteiz:-1/8 ºC
- Iruña:-1/10 ºC
Itsasoaren egoera
- Itsasgora 02:21:00
14:47:00 - Itsasbehera 08:27:00
20:46:00 - Tenperatura 15º
- Itsasgora P: 4.38 / 4.42
B: 0.93 / 0.99 - Eguzkia UTC 07:37:00
UTC 16:38:00 - Ilargia 15:28:00
06:49:00
2024/12/14
Mendebal-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin, hego-mendebaldekoa nagusi izanik. Arratsaldean mendebal/ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da, 3ko indarrarekin eta 4ko tarteekin. Itsaso kizkurra eragingo du eta egunaren bigarren partean itsaskirria, itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 m inguruko olatuak altxatuko ditu.
- Itsasgora 03:07:00
15:34:00 - Itsasbehera 09:15:00
21:32:00 - Tenperatura 15º
- Itsasgora P: 4.5 / 4.42
B: 0.84 / 0.97 - Eguzkia UTC 07:38:00
UTC 16:38:00 - Ilargia 16:23:00
08:04:00
2024/12/15
Ipar-osagaiko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin; egunaren lehenengo partean ipar-mendebaldekoa nagusituko da eta arratsalde-gauean ipar-ekialdekoa. Azken orduetan baretu eta 2ko indarra izango du. Itsaskirria edo itsaskia izango da, eta gauean itsaso kizkurra. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 m inguruko olatuak altxatuko ditu eta gero 1 m ingurukoak.
- Itsasgora 03:52:00
16:19:00 - Itsasbehera 10:03:00
22:16:00 - Tenperatura 15º
- Itsasgora P: 4.55 / 4.36
B: 0.82 / 1.02 - Eguzkia UTC 07:39:00
UTC 16:38:00 - Ilargia 17:29:00
09:06:00
2024/12/16
Hego-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin, hego-ekialdekoa nagusi izanik. Itsaso kizkurra eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 m arteko olatuak altxatuko ditu.