Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

VII. Caixabank Bandera

Arraun Lagunakek jarraipena eman dio bolada onari Castron

A. A. | EITB MEDIA

'Lugañene'koek segundu bakarreko errenta atera diote Oriori helmugan, eta sailkapen nagusian zegoen parekotasuna desegin dute.

  • Arraun Lagunakeko ontzia, Castron.

    Arraun Lagunakeko ontzia, Castron. Argazkia: EITB Media

Donostia Arraun Lagunak nagusitu da larunbat arratsaldean Castro-Urdialesen jokatu den VII. Caixabank Banderan, Euskotren Ligako 7. jardunaldiari zegokiona.

Joaneko luzean, Donostiarraren eta Orioren arteko lehia estua egon da, eta euren arteko dema izango zela bukaerara arte. Donostiakoak heldu dira lehen postuan ziabogara, oriotarrak segundo bakarrera zeudela. Arraun Lagunak eta Hondarribia sartu dira ondoren, 4 eta 6 segundoko atzerapenarekin hurrenez hurren.

Alabaina, Bantxako ontziko arraunlariek oso maniobra eskasa egin dute, eta lehen postuan sartu badira ere, azkenekoan atera dira ziabogatik. Arraun Lagunakek, berriz, iaiotasunez jardun du zeregin horretan eta Oriorekin ia parekatuta ekin dio itzuliko luzeari.

Buruz buruko oso polita mantendu dute bi ontzien artean garaipenaren bila, tentsio uneren bat edo beste izan dutelarik (arraunlarien palak gertu egon baitira une batez). Azkenerako, azken txanpa indartsu bat baliatuta Lugañenekoek bereganatu dute bandera eta, bide batez, lidertza sendotu dute. Orio bigarren tokian sartu da, irabazleengandik gertu (1.48ra). Estropada irabazteko aukerarik gabe geratu diren Donostiarra eta Hondarribiarentzat izan dira hirugarren eta laugarren tokiak (8.20 eta 9.68ra).

Horrenbestez, Arraun Lagunakek jarraian lortzen duen hirugarren garaipena izan da; izan ere, joan zen igandean Getxon nagusitu ziren, baita asteazkenean ere Lekeition, Euskadiko txapelketan.

VII. Caixabank Bandera:

Caixabank Bandera emakumezkoen sailkapena

Caixabank Bandera emakumezkoen sailkapena

Euskotren ligako sailkapena 7. jardunaldiaren ostean:

Euskotren ligako sailkapen orokorra

Euskotren ligako sailkapen orokorra