Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Eusko Label Liga

Ondarroak Santurtzi eta Hondarribiaren arteko beste lehia bat hartuko du, larunbatean

EITB MEDIA

Eusko Label Ligaren 15. jardunaldia jokoan izango da. Hemen ikus ditzakezu estropada eremuaren batimetria, eta mareen eta eguraldiaren aurreikuspena.

1:12
Ondarroako estropada eremuko batimetria

Hondarribiak Zarauzko Ikurrinaren bi jardunaldietan lortutako garaipenaren ostean eta, ondoren, A Coruñako bigarren jardunaldian gertatutakoagatik jasotako hiru segundoko zigorra kontuan hartuta, zortzi puntuko aldea dago Santurtzi liderraren eta Ama Guadalupekoaren artean, Eusko Label Ligako sailkapenean.

Ligako bi traineru indartsuenak Ondarroan izango dira lehian, ligako beste ontziekin batera.  Estropada zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.

Honako hauek dira estropada eremuaren ezaugarriak, eta mareen eta esguraldiaren iragarpena:

Joera

  • Igandea

  • Astelehena

  • Asteartea

  • Asteazkena

  • Osteguna

  • Ostirala

Iragarpena

Gaur

2024/12/15

Igandearen lehenengo partean eguraldiak ildo beretik jarraituko du. Iparraldean eta hego-mendebaldean zerua oso hodeitsu egongo da eta euria egingo du. Elur-kota 1200-1400 metrora egongo da. Hego-ekialdean ateri eutsiko dio ziurrenik, ostarteekin. Arratsaldea aurrera joan ahala atertu egingo du eta gainerako tokietan ere zabalduko dira ostarteak. Egunaren erdiko orduetan haizeak iparraldetik joko du, egunaren amaieran ahul eta aldakor geratuko da. Tenperatura maximoak jaitsiko dira, batez ere iparraldekoak, eta barnealdeko altuenak 10 ºC-tik beherakoak izango dira.

Tenperatura:

  • Bilbao: 7/12 ºC
  • Donostia:6/11ºC
  • Gasteiz:2/8 ºC
  • Iruña:3/9 ºC
Bihar

2024/12/16

Giro eguzkitsua nagusi astelehenean. Goizean hegoaldeko zenbait lekutan laino trinkoa agertuko da eta kostako zaio jasotzea; egunaren bigarren partean goi-hodei batzuk agertuko dira. Hego-haizea ibiliko da eta tenperatura maximoek gora egingo dute, batez ere Kantauri isurialdean; lainopean geratuko diren tokietan jaitsiko dira. Tenperatura minimoak jaitsiko dira denean eta hegoaldean izotza egingo du.

Tenperatura:

  • Bilbao: 6/12 ºC
  • Donostia:5/11ºC
  • Gasteiz:-1/8 ºC
  • Iruña:-1/10 ºC
Etzi

2024/12/17

Oraindik ez ditugu daturik jaso. Begiratu minutu gutxi barru. Eskerrik asko.

Tenperatura:

Itsasoaren egoera

Gaur
  • Itsasgora 03:07:00
    15:34:00
  • Itsasbehera 09:15:00
    21:32:00
  • Tenperatura 15º
  • Itsasgora P: 4.5 / 4.42
    B: 0.84 / 0.97
  • Eguzkia UTC 07:38:00
    UTC 16:38:00
  • Ilargia 16:23:00
    08:04:00

2024/12/15

Ipar-osagaiko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin; egunaren lehenengo partean ipar-mendebaldekoa nagusituko da eta arratsalde-gauean ipar-ekialdekoa. Azken orduetan baretu eta 2ko indarra izango du. Itsaskirria edo itsaskia izango da, eta gauean itsaso kizkurra. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 m inguruko olatuak altxatuko ditu eta gero 1 m ingurukoak.

Bihar
  • Itsasgora 03:52:00
    16:19:00
  • Itsasbehera 10:03:00
    22:16:00
  • Tenperatura 15º
  • Itsasgora P: 4.55 / 4.36
    B: 0.82 / 1.02
  • Eguzkia UTC 07:39:00
    UTC 16:38:00
  • Ilargia 17:29:00
    09:06:00

2024/12/16

Hego-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin, hego-ekialdekoa nagusi izanik. Itsaso kizkurra eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 m arteko olatuak altxatuko ditu.

Etzi
  • Itsasgora
  • Itsasbehera
  • Tenperatura º
  • Itsasgora P: /
    B: /
  • Eguzkia UTC
    UTC
  • Ilargia

2024/12/17