Arrauna
Gaur. 17:15ean
Emakumezkoen sailkatze estropada, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
EFE | EITB MEDIA
Donostiarra sailkatuta, 19 talde daude eta zazpi txartel izango dira jokoan. Traineru gipuzkoarrak dira faborito nagusienak.
-
Orioko trainerua. Argazkia: EFE
Gaur arratsaldeko 17:15ean (zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en) emakumezkoen 2021eko Kontxako Banderako sailkatze estropada jokatuko da.
Guztira 20 ontzik hartuko dute parte, Gipuzkoakoak, Bizkaikoak, Galiziakoak, Kantabriakoak eta Lapurdiko bat.
Aurreko urtean sailkatutako guztiak gipuzkoarrak izan ziren, eta badirudi aurten ere horrela gertatu daitekeela faboritoak baitira.
Donostiarrak bere txartela du, beraz, zazpi txartel izango dira jokoan.
2021eko Kontxako Bandera estropadetan parte hartuko duten tripulazioek iazko sariak izango dituzte, hots, lehen sailkatuak Donostiako XIV. Bandera, eta 25.000 € jasoko ditu.
PARTE-HARTZAILEAK
A TALDEA
CABO
CLUB DE REGATAS SALGADO PERILLO
CLUB DE REMO CHAPELA
DELTECO-ZUMAIA
DEUSTO-TECUNI-BILBAO
DONOSTIA ARRAUN LAGUNAK
HIBAIKA JAMONES ANCIN
HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEA
ORIO ORIALKI
TOLOSALDEA
B TALDEA
CASTRO CANTERAS DE SANTULLAN
CLUB DO MAR DE MUGARDOS
ISUNTZA-ELECNOR-BM
LAPURDI
LUTXANA-EDERRA
NÁUTICO DE RIVEIRA
ONDARROA CIKAUTXO
SAN JUAN IGARTZA
SD TIRAN PEREIRA
ZARAUTZ-GESALAGA-OKELAN