Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Emakumezkoen sailkatze-saioa

Arraun Lagunak, Orio, Hondarribia, Tolosaldea, Deustu, Hibaika eta Chapela izango dira Kontxan

EITB MEDIA

Ez da ezustekorik izan, eta Euskotren Ligako hiru ontziak arazorik gabe sailkatu dira, azpimarratzekoa izanik Arraun Lagunakek guztien gainetik eman duen itxura ona.

2:29
Arraun Lagunak

Emakumezkoen Kontxako Banderarako sailkapen-estropada jokatu da asteazken honetan, eta ez da ezustekorik izan, lehendabiziko hiru ontzi sailkatuak Euskotren Ligan parte hartu dutenak izan baitira: Arraun Lagunak, Orio eta Hondarribia, alegia. Haien atzetik Tolosaldea, Deustu, Hibaika eta Chapelak lortu dute datozen bi asteburuetan Donostiarrarekin batera arrauneko urteko hitzordu nagusian egoteko eskubidea.

Guztira 20 ontzik egin dute arraun erlojuaren aurka lehiatu den proban, minutu bateko tartearekin, jokoan zeuden zazpi tokien bila.

Kanpoaldean itsasoa mugitu samarra egon da, arraun egiteko teknikoki zaila, eta baldintza horietan Donostiako Arraun Lagunak ontzia, Euskotren Ligako garailea, moldatu da egokien 10:53ko denbora eginez, gainerako aurkariak urruti utzita.

Etxekoen ostean, 8 segundora, Euskotren Ligako txapeldunorde izandako oriotarrak sartu dira, eta, ondoren, Hondarribia, 14ra. Hiru faboritoen ostean, Tolosaldea, Deustu eta Hibaika izan dira indartsuenak ordena horretan, hau da, ETE Ligan amaitu duten hurrenkera berean. Azkenik, Chapelako galiziarrek eskuratu dute geratzen zen azken tokia. Lehendabizikoek baino 22 segundo gehiago behar izan dute ibilbidea osatzeko.

Bestalde, San Juanentzat izan da arratsaldeko zaporerik garratzena, Chapelak baino segundo eta erdi gehiago eginda Kontxatik kanpo geratu baita (23.58).

Txanden zozketa

Sailkapen estropadaren ostean, lehen jardunaldiko txanden zozketa egin da, eta horrela geratu dira banatuta traineruak:

1. txanda: Deustu, Tolosaldea, Donostiarra eta Orio.

2. txanda: Hibaika, Chapela, Arraun Lagunak eta Hondarribia.

Emakumezkoen sailkatze-estropadako denborak eta sailkapenak:

Emakumezkoen sailkatze estropadako sailkapeneko lehen hamarrak

Emakumezkoen sailkatze estropadako sailkapeneko lehen hamarrak

Emakumezkoen sailkatze-estropadako bigarren hamarrak

Emakumezkoen sailkatze-estropadako 11. postutik 20. postura bitartean sailkatutakoak.