Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Zuzenean, 17:15etatik

Euria egiteko itxura, gizonezkoen Kontxarako sailkatze estropadan

EITB MEDIA

Getariak eta Kaikuk ustekabean hartu nahi dituzte Eusko Label Ligako traineruak.

  • Sailkatze estropada

    Sailkatze estropada

Gaur jokatuko da gizonezkoen Kontxako Banderarako sailkatze estropada arratsaldeko 17:30ean (hamabost minutu lehenago hasiko da ETB1eko eta eitb.eus-eko emanaldia).

Kontxako 125. ediziorako jokoan dauden zazpi txartelak lortzeko Eusko Label Ligako traineruak dira faborito nagusienak, eta Getariak eta Kaikuk ustekabean hartu nahi izango dituzte eta horretarako oso maila ona eman beharko dute.

Urtero legez sailkapena lortzen duten taldeek Eusko Label Ligako hamar onenen artean sailkatuta daude.

Aipatzekoa da ere Galiziako traineruek eman dezaketen maila. Cabo, Ares eta Tiran ez daude sasoian, baina ezustekoa emateko prest daude beti.

Erlojupekoa hasten denean erura begira egongo dira parte-hartzaileak. Euriak eragin zuzena izan dezake eta.

PARTE-HARTZAILEAK

ARKOTE URIBE KOSTA
BERMEO URDAIBAI AVIA ECHEBASTAR
CABO
CASTRO PRODUCHA
CLUB REMO ARES
DELTECO-ZUMAIA
DEUSTO-TECUNI-BILBAO
GETARIA
HIBAIKA SUSPERREGI EDUKIONTZIAK
HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEA
KAIKU
LAPURDI
LEKITTARRA-ELECNOR-BM
MUTRIKU
ONDARROA CIKAUTXO
ORIO ORIALKI
REMO CAMARGO
SAN JUAN
SAN PEDRO - SERKOM
SANTURTZI-TRANSPORTES Y GRUAS AGUADO
SD TIRAN PEREIRA
SDR PEDREÑA
ZARAUTZ-GESALAGA-OKELAN
ZIERBENA BAHIAS DE BIZKAIA