Arrauna
2022 denboraldia
2022ko Eusko Label eta Euskotren ligetako liderrek jantziko dituzten maillotak aurkeztu ditu TKEk
EITB MEDIA
Jardunaldi bakoitzaren bukaeran gizonezkoen zein emakumezkoen txapelketetako sailkapen nagusiko liderrek eta patroi onenek jantziko dituzten elastikoen aurkezpen ekitaldia egin du Traineruen Kluben Elkarteak.
-
Euskotren eta Eusko Label ligetako liderren elastikoak. Argazkia: EITB Media
Traineruen Kluben Elkarteak (TKE) Eusko Label eta Euskotren ligetako liderrek jantziko dituzten maillotak aurkeztu ditu astelehen honetan. Gainera, patroi onenen elastikoen aurkezpena ere egin du.
"Maillotek ehun leuna, erresistentea, malgua eta izpi ultramoreen aurkako babesa izango dute", jakinarazi du TKEk ohar baten bidez.
Eusko Label Ligako liderraren maillota
Eusko Labelen koloreak eramango ditu maillotak. Jardunaldi bakoitzaren ostean sailkapen nagusiko liderra den taldeko patroiak jantziko du elastikoa.
Euskotren Ligako liderraren maillota
Jardunaldi bakoitzaren ostean sailkapen nagusiko liderra den traineruko patroiak jantziko du CaixaBanken logotipoaren irudia eramango duen elastikoa.
CaixaBank Patroi Onenaren Sariko maillota
CaixaBankek babesten duen Patroi Onenaren maillotak babeslea den erakundearen kolore klasikoak daramatza. Patroi bakoitzak puntuazio bat jasoko du jardunaldi bakoitzaren ostean, eta sailkapen nagusiko lehen postuan doan traineruko patroiak jantziko du.
EITB Patroi Onenaren Sariko maillota
Euskotren Ligako maillota kolorez aldatuko da. EITB da elastiko honen babesle berria. Eusko Label Ligan bezala, patroi bakoitzak puntuazio bat jasoko du jardunaldi bakoitza amaituta, eta banakako saria izango da.
Euskotren eta Eusko Label ligetako patroi onenen maillotak. Argazkia: EITB