Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

CORUÑAKO BANDERA

Oriok alde ona atera du Coruñako Banderako lehenengo estropadan

Markos Tedin Uriburu | EITB Media

Euskotren Ligako hirugarren jardunaldian, oriotarrak nagusi izan dira eta sailkapen nagusiko lidergoa hartu dute.

1:12
Orio

Galizian, Oriok jardun bikaina erakutsi du eta Coruñako Banderako lehen jardunaldia bereganatu du. Euskotren eta Eusko Label ligetako euskal trainerentzat asteburu berezia da, Galiziara joan direlako denboraldiko hirugarren jardunaldian lehiatzera. 

Larunbat honetako (uztailak 9) estropadan, Oriok 7 segunduko aldea lortu du, Arraun Lagunak bigarren postuan utzita. Donostiarrak 11 segundu gehiago behar izan ditu estropada amaitzeko, eta Tolosaldeak, ia 15. 

Sailkapen nagusiari dagokionez, Oriok Euskotren Ligako lidergoa hartu du. Hiru jardunaldietan, oriotarrek bi garaipen lortu dituzte, eta bestea bigarren postuan dagoen Arraun Lagunak taldearentzat izan da. Liderrak 11 puntu ditu, bigarrenak 10, eta Donostiarrak eta Tolosaldeak 6 eta 3, hurrenez hurren.

Coruñako Banderako bigarren jardunaldi erabakigarria bihar egingo da, eta eitb.eus eta ETB1ek zuzenean eskainiko dute, 11:30etatik aurrera. 

Clasificación de la Bandera Cidade da Coruña

Coruñako Banderako sailkapena. Irudia: EITB Media.

Clasificación de la Liga Euskotren.

Euskotren Ligako sailkapen nagusia. Irudia: EITB Media.