Orio, Euskotren Liga traineru txapelketako 'Txiki' ontziaren sailkapena
Adierazi duenez, Patxi Francesek emakumezkoen lehen taldeko entrenatzailea izaten jarraituko du; Eusko Label Ligako taldeari dagokionez, ordea, oraindik ez dago zehaztuta nork hartuko duen entrenatzaile postua, eta ez dago baztertuta Jon Salsamendik karguari eustea, azken hori prest balego.
Orioko presidente berriak adierazi duenez, emakumezkoen taldean Patxo Francesek jarraituko du entrenatzaile gisa; gizonezkoen taldean, aldiz, ez dago zehaztuta entrenatzailea nor izango den, eta ez dago erabat baztertuta Jon Salsamendik karguari eustea.
Orion bizitza osoa arraunari eman eta gero, hiru liga eta hiru Kontxako bandera irabazita arrauna uztea erabaki du. Bere ibilbideaz aritu gara Nadeth Agirrerekin, Orioko traineruko patroi ohiarekin.
Urdaibaik eta Arraun Lagunakek eraman dute Kontxako Bandera etxera aurten. Bigarren jardunaldiak bestelako protagonistak ere utzi zituen. Jon Salsamendi Orioko entrenatzailea, Manex Aldai Hondarribiko arraunlaria eta Beñat Eizagirre Donostiarrako arraunlaria, besteak beste.
Orio hirugarren izan da emakumezkoen 2023ko Kontxako Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Arraun Lagunakek irabazi du 2023ko Kontxako Banderako emakumezkoen estropada. Bertan aritu diren traineru desberdinetako arraunlariek estropada nola bizi izan duten kontatu digute.
2023ko Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiak, Arraun Lagunaken eta Urdaibairen garaipenak alde batera utzita, gogoan izateko zenbait irudi ikusgarri ere ekarri ditu; EITBk bideo honetan jaso ditu.
Txapeldunek 2021ean lortutako balentria berretsi egin dute, eta bigarren aldiz eskuratu dute Kontxako Bandera. Horrez gain, bi marka berri erdietsi dituzte: jardunaldi batean egindako denborarena, eta bi jardunaldietako denborarena ere bai.
15 urtez izan da Orioko traineruko patroia Nadeth Agirre, eta gaur agur esaten dio arraunari. "Momentu bakoitza banakien azkena izango zela, eta ni disfrutatzen saiatu naiz" adierazi du Agirrek. "Datorren urtean afizioarekin egongo naiz bai neskei eta bai mutilei animatzen" gaineratu du hunkituta.
Kontxako Banderak hitzordua du igandean, irailaren 10ean, bigarren jardunaldian. Bideo honetan, estropada eremuari buruzko xehetasunak eta olatuen iragarpena zein den ikus daiteke.
Orioko Arraun Taldeko bi traineruak irabazleengandik lau segundora amaitu zuten Kontxako Banderaren lehen jardunaldia. Ane Arruti eta Mikel Lizarralde arraunlariek aurreko egun hauek nola bizitzen ari diren kontatu dute.
Bost ontzi daude 8 segundoko tartean Kontxako Banderako bigarren jardunaldiari begira, lehenengoan Urdaibaik denborarik onena egin ostean: Urdaibai, Hondarribia, Donostiarra, Orio eta Zierbena.
Tolosaldea nagusitu da emakumezkoen mailako 2023ko Kontxako Banderako 1. jardunaldian. Arraun agunak izan da bigarren 18 ehunenera eta Donostoarra hirugarren irabazleekiko 2 segundora. Oriok amaitu du laugarren Tolosaldearekiko 4 segundora.
Urdaibaik irabazi du Kontxako Bnaderako 1. jardunaldia, bigarren txandan gailenduta. Bizkaitarrek segundo bat eta 25 ehuneneko aldea dute lehenengo txanda irabazi duen Hondarribiarekin.
Igande honetan, irailak 3, Kontxako banderako lehen jardunaldia jokatuko da Donostian. Printzipioz, ez da itsaso txarrik espero. Haize moderatua baina etengabea espero da, 20 kilometrora iritsi daitezkeen ufadekin. Ondorioz, estropadaren zailtasuna, batetik 10erako eskalan, 3koa izango da.
Euriak eta ekaitzak Kontxako Banderako lehen jardunaldiaren atariko entrenamenduak baldintztau dituzte. Igandko estropada eremuan lehian iznago diren 16 taldeetatik bos bakarrik entrenatu dira.
Goizean, Donostian, zozketa egin dute, zehazteko zein ordenatan irtengo diren taldeak Kontxarako sailkatze estropadan. EITB klub batzuetako ordezkariekin izan da, erlojupekoa aztergai.
Euskotren Ligako Orio, Arraun Lagunak, Tolosaldea, Hibaika eta Hondarribia eta ETE Ligako Zumaia eta Kaiku izango dira, igandetik aurrera, Kontxako Banderaren hamaseigarren ekitaldian.
Larunbatean denboraldiko lehen bandera irabazita, Kontxako Bandera dute orain buruan Jon Salsamendik entrenatzen dituen oriotarrak.
Bermeoko ontziak garaipen handia lortu zuen igandean eta larunbatean egindako estropada kaskarra konpondu zuen. Horrela, Bou Bizkaiak 9 puntuko aldea du sailkapenean Hondarribiarekin, amaierarako bi jardunaldiren faltan.
Bou Bizkaiak erakustaldia eman du berriro eta Zierbenaren, Donostiarraren eta Kaikuren aurretik gailendu da. Hondarribiak bosgarren egin du eta 9 puntura da orain Eusko Label LIgako sailkapenean, amaierarako bi jardunaldiren faltan.
Orio bigarren izan da Euskotren Ligako Zarauzko Ikurrinaren 1. jardunaldian. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Orio bigarren geratu da Eusko Label Ligako Zarauzko Ikurrinaren lehenengo jardunaldian, eta bideo honetan ikus dezakezu arraunlariek nola bizi izan duten estropada ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Erakustaldia eman du Arraun Lagunakek Zarauzko uretan, eta lehen jardunaldiko estropada irabazi du. Orio bigarren izan da 6 segundora eta Donostiarra 7ra. Sailkapen nagusian, aldiz, Arraun Lagunakek 7 puntu ateratzen dizkio Oriori.
Hurrengo zuzenekoak
02 |
![]() ![]() |
PILOTA | Binakako Txapelketa: Elezkano II-Martija vs P. Etxeberria-Zabaleta | /eu/kirolak/zuzenean/ |
03 |
![]() ![]() |
AREA TXIKIA | Osasuna vs Reala partidako laburpena | /eu/kirolak/zuzenean/ |
03 |
![]() ![]() |
ATLETISMOA | Valentziako Maratoia | /eu/kirolak/zuzenean/ |
09 |
![]() ![]() |
''HELMUGA'' saioa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
03 |
![]() ![]() |
SASKIBALOIA| Lointek Gernika vs Kutxabank Araski | /eu/kirolak/zuzenean/ |
03 |
![]() ![]() |
PILOTA | Binakako Txapelketa: Elordi-Rezusta vs Ezkurdia-Tolosa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
04 |
![]() ![]() |
ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Johan-Lopez vs Laduche-Gorka | /eu/kirolak/zuzenean/ |
Ez dago zuzenekorik |
06 |
![]() ![]() |
HERRI KIROLAK | Urrezko Aizkolariak (Mallabia) | /eu/kirolak/zuzenean/ |
06 |
![]() ![]() |
PILOTA | Lau t'erdiko Master Laboral Kutxaren finalerdiak: Leire Garai vs. Goiri Zabaleta / Amaia Aldai vs. Miriam Arrillaga | /eu/kirolak/zuzenean/ |
06 |
![]() ![]() |
HERRI KIROLAK | Urrezko Aizkolariak (Eltziego) | /eu/kirolak/zuzenean/ |
06 |
![]() ![]() |
PILOTA | Binakako Txapelketa: Artola-Imaz vs Laso-Aranguren | /eu/kirolak/zuzenean/ |
06 |
![]() ![]() |
SASKIBALOIA | Europe Cup: Bilbao Basket vs Balkan Botevgrad | /eu/kirolak/zuzenean/ |
Ez dago zuzenekorik |
08 |
![]() ![]() |
HERRI KIROLAK | Sherpa Aizkolari Finala | /eu/kirolak/zuzenean/ |
08 |
![]() ![]() |
PILOTA | Binakako Txapelketa: Elordi-Rezusta vs Artola-Imaz | /eu/kirolak/zuzenean/ |
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.