Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

San Miguel Liga

2011ko denboraldiaren laburpena

Erredakzioa

Iragan denboraldian Kaiku eta Urdaibairen arteko borroka estua izan zen nagusi eta Sestaokoek lortu zuten garaipena. Kortaren trainerua San Miguel Ligako txapelduna izan zen.

  • Argazkia: Markus Baertschi

    Argazkia: Markus Baertschi

Lehiaketako aurreneko asteburuaren porrotak denboraldi hasiera markatu zuen; izan ere, Bordelen (Frantzia) jokatzekoak ziren bi estropadak bertan behera utzi behar izan zituzten antolatzaileek. Urdaibaik jokatu ziren lehen bi estropadak irabazi zituen eta Bermeokoak denboraldian nagusi izan behar zirela ematen zuen. Hala ere, Kaiku berehala azaldu zen Urdaibairi aurre egiteko eta txapelketari zirrara emateko.

Sestaoko traineruak garaipena lortu zuen Bilboko Ikurrinan eta 2010eko txapeldunari aurre egiteko gai zela konturatzen hasi zen. 'Bizkaitarra'ren eta Bermeoko traineruaren arteko borroka estua izan zen, baina Kortaren mutilek denboraldiaren erdialdera oreka hautsi zuten. Kaikuk Zarautzeko, Hondarribiko eta Iberdrola ikurrinak jarraian irabazi zituen.

Denboraldiko azken txanpan Urdaibaik ez zuen amore eman eta sakatzen jarraitu zuen, baina Sestaoko trainerua indartsu azaldu zen eta San Miguel Liga irabazi zuen. Kortaren ontziak bederatzi ikurrina bereganatu zituen Ligan.

Bestalde, Jose Manuel Franciscoren Urdaibaik denboraldi bikaina borobildu zuen, bost ikurrina eta Kontxako bandera irabazita. Bi traineru nagusi horien atzetik indartsuena Hondarribia izan zen. Gipuzkoarrak hirugarren sailkatu ziren Ligan.

Hondarribiak hiru ikurrina eskuratu zituen eta denboraldi osoan zehar indartsu azaldu zen. Galiziako Tiranek garaipen bakarra lortu zuen Orion.

Denboraldiko ezusteko negatiboa Gipuzkoako herri horretako traineru historikoa izan zen hain zuzen ere. Horiek jaitsiera baieztatu zuten, Liga azken postuan amaitu ostean. Era berean, Camargok maila galdu zuen. Zierbenak eta Portugaletek bi horien lekua hartuko dute aurten.

Sailkapena:

1 Kaiku Ambilamp 186
2 Urdaibai Umpro Avia 170
3 Hondarribia Orsa 168
4 San Juan Iberdrola 150
5 Tirán Pereira 140
6 Pedreña 138
7 Astillero 137
8 San Pedro Ecolmare 82
9 Castro 65
10 Zumaia Altuna y Uria 56
11 Camargo 46
12 Orio Amenabar 45