Arrauna
San Miguel Liga
Hondarribiak bandera eta lidergoa lortu ditu Portugaleten
Erredakzioa
Gipuzkoako traineruak erakustaldia eman du azkenengo bi luzeetan, eta garaipen ikusgarria eskuratu du Kaikuren eta Urdaibairen aurretik. 'Ama Guadalupekoa' ontziak TKE Ligako lidergoa berreskuratu du.
Hondarribiak Portugaleteko Bandera irabazi du, eta San Miguel Ligako lidergoa berreskuratu du. Gipuzkoako traineruak ohorezko txandan erakustaldia eman du, eta Kaikuren eta Urdaibairen aurretik garaipen ederra eskuratu du. Laugarren postua San Juanek lortu du, eta bosgarren San Pedro izan da. ‘Libia’ ontziak estropadako bigarren txanda irabazi du, denbora bikaina lortuta.
San Miguel Ligako sailkapen nagusian Hondarribia eta Kaiku 33 punturekin berdinduta daude. Hala ere, lidergoa ‘Ama Guadalupekoa’ ontziarena da, Hondarribiak bi bandera lortu baititu. San Juan, 29 punturekin, hirugarren sailkatua da, eta Urdaibai laugarrena, 28 punturekin. Azkenengo postuetan Zierbenak (4 puntu) eta Portugaletek (8 puntu) jarraitzen dute.
Estropadako sailkapena:
1 Hondarribia Orsa 20:27,05 12 puntu
2 Kaiku Ambilamp 20:32,11 11
3 Urdaibai Umpro Avia 20:33,69 10
4 San Juan Iberdrola 20:36,79 9
5 San Pedro Ecolmare 20:42,82 8
6 Tiran Pereira 20:56,94 7
7 Castro 21:10,26 6
8 Astillero 21:11,68 5
9 Portugalete Eulen 21:17,58 4
10 Pedreña 21:21,70 3
11 Zierbena Bahias Bizkaia 21:24,04 2
12 Zumaia Altuna y Uria 21:45,48 1
Sailkapen nagusia:
1 Hondarribia Orsa 33 puntu
2 Kaiku Ambilamp 33
3 San Juan Iberdrola 29
4 Urdaibai Umpro Avia 28
5 Tiran Pereira 25
6 San Pedro Ecolmare 23
7 Castro 14
8 Zumaia Altuna y Uria 13
9 Astillero 13
10 Pedreña 11
11 Portugalete Eulen 8
12 Zierbena Bahias Bizkaia 4