Arrauna
Hirugarren urtez jarraian
Hondarribiak irabazi du Gipuzkoako Traineru Txapelketa
Erredakzioa
Ama Guadalupekoarekin batera, San Juan, Zumaia eta San Pedro sailkatu dira Euskadiko Txapelketarako (hilaren 31n Orion).
-
Hondarribia. Argazkia: EITB
Hondarribiak irabazi du Kontxako Badian jokatuko Gipuzkoako Traineru Txapelketa. Ama Guadalupekoarekin batera, San Juan, Zumaia eta San Pedro sailkatu dira Euskadiko Txapelketarako (hilaren 31n Orion).
Ondoren, Orio, Zarautz, Donostiarra, Trintxerpe, Getaria eta Hibaika sailkatu dira. Emakumezkoetan, San Juan izan da nagusi, Zumaia eta Getaria-Tolosa traineruen aurretik.
Hurrengo asteazkenean, uztailaren 25ean, Bizkaiko Traineru Txapelketako jokatuko da Lekeition.