Itxi

Arrauna

Kontxako Bandera

Ondarroak epez kanpo aurkeztu du Kontxako bigarren jardunaldirako taldea, eta bere denborak ez du balio izango

EITB MEDIA

Bizkaiko taldeak zortzigarren postuan amaitu zuen lehen jardunaldia, Urdaibaik baino 40 segundo gehiago baliatuta; orain, parte hartu ahalko du, lehen txandan, baina bere denbora ez da balekoa izango, eta 2023ko Kontxako Banderaren azken postuan geldituko da.

  • Ondarroako taldea, artxiboko irudian. Argazkia: EITB Media.

    Ondarroako taldea, artxiboko irudian. Argazkia: EITB Media.

Ondarroak epez kanpo aurkeztu du, igande goizean, Kontxako Banderaren bigarren jardunaldirako arraunlarien zerrenda; horren ondorioz, antolatzaileek erabaki dute klub horrek 12:00etan hasiko den estropadan egindako denborak ez duela balio izango, probako sailkapenerako.

Bizkaiko taldeak zortzigarren postuan amaitu zuen lehen jardunaldia, Urdaibaik baino 40 segundo gehiago baliatuta; orain, parte hartu ahalko du, lehen txandan, 1. kaletik hain zuzen ere, baina bere denbora ez da balekoa izango, eta 2023ko Kontxako Banderaren azken postuan geldituko da.