2025eko Ondarroa Arraun Elkartea, Eusko Label Ligako 'Antiguako Ama' ontziaren sailkapena - EITB

Denboraldiaren azken txanpa iristear, jarritako helburu apala bete duten arren, Ondarroa ez dago egindako lanarekin gustura. Orain, etxeko estropadan jendea pozik uztea eta Kontxan egotea dute helburu.
Iker Zabalaren traineruak seigarren bandera eskuratu du Castroko uretan. Gainera, Zierbenaren estropada kaxkarraren ostean, are liderrago dira oriotarrak.
San Juan eta Kaiku euren kaleetatik kanpo atera, eta Ondarroaren kaletik aritu dira, elkarrengandik oso gertu. Epaileek ontzien norabideak zuzendu behar izan dituzte, istiluak eta zigorrak saihesteko.
Estropada denboraldia hastear dela, aurten indarrean sartuko den kupoen araudi berriak gutxienez harrobiko lau arraunlari izatera behartuko ditu klubak. Harrobiaz asko elikatzen diren taldeei galdetu diegu horren inguruan.
Hondarribia, Getaria, San Juan, Lekeitio, Ondarroa, Kaiku, Cabo eta Ares ibiliko dira, iragarpenen arabera ohorezko txandarako izango diren Urdaibai, Donostiarra, Orio eta Zierbena faboritoekin batera, Eusko Label Ligan. Guztien aukerak aztertu ditugu.
Ibon Gaztañazpi adituak 2025eko Eusko Label Ligan faboritoak diren lau kluben aukerak izan ditu hizpide, Liga hasteko bost egun gelditzen direla.
Emakumezkoetan, Ondarroa gailendu da, eta Kaiku, Portugalete eta Deustu ere sailkatu dira Euskadiko Txapelketarako; gizonezkoetan, Zierbenak lortu du garaipena, eta Bermeo, Santurtzi eta Lekittarra ere sailkatu dira.
Emakumezkoetan Ondarroa nagusitu da, eta Astillero (Euskotren Ligako ordezkari bakarra) bigarren izan da; gizonezkoetan, berriz, Zierbena izan da nagusi, eta zortzi segundo atera dizkio bigarrenari, Donostiarrari.
Ondarroa Lekittarraren kalean sartu da eta gehiegi hurbildu zaio, arraunekin talka egin duten arte. Bigarrenez ere hurbildu dira, baina Lekeitioko traineruak bere kalea babestu du eta aurretik helmugaratu da.
Iñaki Goikoetxea (Lekittarra), Hugo Rascado (Ares) eta Josu Elu atsekabetuta agertu dira hurrengo bi asteburuetan Kontxako Bandera lehiatzeko eskubiderik gabe geratu izanagatik.
Getariak ezustekoa eman du Eusko Label Ligan, Ondarroako Bandera irabazita. Bigarren txandako onena izan da, baita estropadakoa ere, aurkari guztiak menderatuta. Orio izan da bigarren, eta Ondarroa hirugarren.
Ondarroa hirugarren izan da Eusko Label Ligako Ondarroako Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Antiguako Ama une gozoan iritsiko da etxeko estropadara, zortzigarren baitira Eusko Label Ligako sailkapenean. Duela bi urte etxeko bandera irabazi zuten, eta balentria errepikatzea zaila dela baina ez dela ezinezkoa esan dute.
Arkaitz Diazen ontziak Zarauzko Ikurrina irabazi du, bizkaitarrek zuten 5 segundoko aldea iraulita. Lehia estu eta bikaina izan dute bi ontziek, azken luzean bereziki.
Ereportajeak, hilabete batean, ia 2.000 aldiz ikusi dute YouTuben, eta 23.000 bat aldiz Instagramen. Ikusi laburpentxo bat.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 |
22:10 - 00:30 |
PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 06 |
16:15 - 17:30 |
HERRI KIROLAK | Kirol Herri | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 06 |
17:15 - 20:00 |
PILOTA | Altuna III-Ezkurdia vs Zabala-Albisu | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 07 |
00:12 - 01:20 |
AREA TXIKIA | Alaves-Reala euskal derbiari buruzko saioa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 07 |
08:10 - 11:30 |
ATLETISMOA | Valentziako Maratoia | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 07 |
11:30 - 12:00 |
''HELMUGA'' saioa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 07 |
12:00 - 14:00 |
PILOTA | EMAKUME MASTER CUP: 4 t'erdiko finalaurrekoak | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 07 |
17:05 - 20:00 |
PILOTA | Laso-Albisu vs Larrazabal-Mariezkurrena | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 08 |
16:15 - 17:30 |
HERRI KIROLAK | Kirol Herri | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 08 |
17:05 - 20:00 |
PILOTA | Jaka-Iztueta vs Artola-Imaz | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 08 |
22:15 - 23:45 |
ZESTA PUNTA | Winter Series: Goitia-Lekerika vs Laduche-Zabala | /eu/kirolak/zuzenean/ |
|
Ez dago zuzenekorik |
|
Ez dago zuzenekorik |
|
Ez dago zuzenekorik |
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa

Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.

