Arrauna
San Miguel Liga
Kaikuk Getxon garaipena eta lidergoa lortu ditu
Erredakzioa
'Bizkaitarra' ontziak asteburuko bi banderak irabazi ditu, eta Hondarribiari San Miguel Ligako lidergoa kendu dio. Tiranek asteburu bikaina izan du, eta Galiziako ontzia bigarrena izan da.
Kaikuk asteburuko bi banderak irabazi ditu, eta Hondarribiari San Miguel Ligako lidergoa kendu dio. Jose Luis Kortaren mutilek garaipena eskuratzeko Getxon beste erakustaldi bat eman dute. Tiranek ohorezko txanda oso indartsu hasi du, eta ‘Ruly’ ontzia azkenengo luzera arte estropada burlan izan da. Sestaoko arraunlariak azkenengo luzean egurrean aritu dira, eta garaipena ‘Bizkaitarra’ ontziak lortu du.
Urdaibai San Juanen aurretik hirugarren izan da. Arrosek estropadako bigarren txanda irabazi dute, San Pedrorekin azken unera arte lehia ederra izan ostean. Hondarribiak ezin izan du onenen artean egon, eta ‘Ama Guadalupekoa’ ontziak seigarren postua eskuratu du. Castrok aurreneko txanda irabazi du, eta Astillero estropadako azkenengo sialkatua izan da.
Sailkapen nagusian, Kaikuk 5 puntuko aldea lortu du. Urdaibaik hirugarren jarraitzen du, eta Tiranen laugarren.
Estropadako sailkapena:
1 Kaiku Ambilamp 19:32,12 12
2 Tiran Pereira 19:37,44 11
3 Urdaibai Umpro Avia 19:44,60 10
4 San Juan Iberdrola 19:48,62 9
5 San Pedro Ecolmare 19:49,14 8
6 Hondarribia Orsa 19:51,58 7
7 Zumaia Altuna y Uria 19:52,86 6
8 Portugalete Eulen 19:55,06 5
9 Castro 19:56,70 4
10 Pedreña 19:57,86 3
11 Zierbena Bahias Bizkaia 20:07,26 2
12 Astillero 20:09,04 1
Sailkapen nagusia:
1 Kaiku Ambilamp 109 puntu
2 Hondarribia Orsa 104
3 Urdaibai Umpro Avia 95
4 Tiran Pereira 88
5 San Juan Iberdrola 85
6 San Pedro Ecolmare 74
7 Castro 46
8 Portugalete Eulen 44
9 Astillero 41
10 Pedreña 41
11 Zumaia Altuna y Uria 38
12 Zierbena Bahias Bizkaia 15