Arrauna
Itsasoaren iragarpena
Haizea, itsaskia eta 2 metroko olatuak Kontxako sailkatze jardunaldian
Erredakzioa
Arratsalderako itsaskia eta 2 metroko olatuak espero dira Donostian. Euri zaparradak ere izan daitezke, eta ziur emozioz betetako sailkatze jardunaldia izango da.
Kontxako Banderako sailkatze jardunaldirako ipar-mendebaldeko haizea espero da, eta itsaskia eta 2 metroko olatuak ia ziurtatuta daude. Lauko indarreko haizea eta euri zaparradak erabakigarriak izan daitezke. Honela, sailkatze jardunaldia emozioz betetako estropada izango da.