Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Kontxako Bandera

Kaiku izan da nagusi lehen jardunaldian

Erredakzioa

Traineru bizkaitarrak 3:60 segundoko aldea lortu du bigarren izan den Bermeorekiko. Bi traineru hauekin batera, Tiran eta Hondarribia izango dira datorren igandeko ohorezko txandan.

02:48
Kaikuk egin du denborarik onena lehen jardunaldian

Kaiku izan da nagusi Kontxako Banderaren lehen jardunaldianTraineru bizkaitarrak 19:18.98ko denbora egin du, eta 3,92 segundoko abantaila atera dio, bigarren izan den Bermeori. Bi traineru hauekin batera, Tiran eta Hondarribia izango dira datorren igandeko ohorezko txandan. Tiran hirugarren izan da Kaikurengandik, 17,19 segundora. Hondarribiak bukatu du laugarren, 17,58 segundora.

Lehen txandako irteera ez da balizkoa izan. Kaikuri arraun bat apurtu zaio, eta irteera errepikatu behar izan da, talde bizkaitarra hiru segundoko penalizazioarekin zigortu dutelarik. Zigorra jasota ere, Kaiku izan da onena. Txanda honetan bigarren izan den Hondarribiari 17,58ko aldea atera dio. Chapelak txandako hirugarren postua eskuratu du, 30,66 segundora, eta Astillerok izan da txandako azkena, 31,22 segundora.

Bigarren txandan Bermeo izan da nagusi, 19:22,90eko denborarekin. Tiranek lortu du txandako bigarren postua, Urdaibairengandik 13 segundora. San Juan hirugarren izan da, 23,21 segundora, eta Donostiarra laugarren iritsi da, minutu bat eta hamaika segundora.

Sailkapena:

1.KAIKU AMBILAMP 19:18,98
2. BERMEO-URDAIBAI UMPRO-AVIA-ENAGAS +03,92
3. TIRAN - PEREIRA +0:17,40
4. HONDARRIBIA ORSA +17,58
5. SAN JUAN - IBERDROLA +0:27,06
6. CLUB DE REMO CHAPELA +30,66
7. ASTILLERO +31,22
8. DONOSTIARRA +1:14,86