Beste kirolak
Borroka
Maider Undak zilarrezko domina lortu du Europako Txapelketan
Redacción
Arabarrak ezin izan du Natalia Vorobeva txapeldun olinpikoa mendean hartu 6-0 (4-0, 2-0 eta 0-0).
Maider Undak ezin izan du Natalia Vorobeva txapeldun olinpikoa gainditu Tiflisen (Georgia) jokatzen ari den Europako Borroka Txapelketako finalean. Gasteiztarrak zilarrezko domina lortu du.
2010. eta 2012. urteko txapelketetan brontzea eskuratu zuen arabarrak, eta aurten zilarra irabazi du. Vorobevak merezitako garaipena erdietsi du 6-0 (4-0, 2-0 eta 0-0).
Unda final-laurdenetan zuzenean sartu zen, zortzirenak lehiatu gabe, eta Epp Mae estoniarrari gailendu zitzaion 0-1 eta 0-2ko partzialak lortuta lehen bi asaltoetan.