Itxi

Beste kirolak

Txekiar Errepublikako S.N.

Marc Marquezek garaipena lortu du Brnoko zirkuituan

Erredakzioa

Repsol Honda taldeko espainiarrak Dani Pedrosa eta Jorge Lorenzo gainditu ditu, eta denboraldiko bere laugarren garaipena eskuratu du.

  • Marc Marquez. Argazkia: EFE

    Marc Marquez. Argazkia: EFE

Marc Marquez espainiarrak Txekiar Errepublikako Sari Nagusia irabazi du, Dani Pedrosaren (Repsol Honda) eta Jorge Lorenzoren (Yamaha) aurretik. Valentino Rossi italiarra laugarren izan da, Bronco zirkuituan eta Alvaro Bautista bosgarren.

Marquezek denboraldiko bere laugarren garaipena lortu du, eta MotoGP mailan marka hori lortu duen eta debuta egin duen gidari bakarra bilakatu da.

Sailkapen nagusian, Marc Marquezek lidergoan jarraitzen du, Pedrosaren eta Lorenzoren aurretik. Repsol Honda taldekoak 213 puntu ditu, Pedrosak 187 puntu eta Lorenzok 169 puntu. Rossi laugarrena da 143 punturekin eta Cal Cruchtlow bosgarren 127 punturekin.

--Sailkapena.

1. Marc Marquez         (ESP/Honda)          43'47.432

2. Dani Pedrosa         (ESP/Honda)            + 0.313.

3. Jorge Lorenzo        (ESP/Yamaha)           + 2.277.

4. Valentino Rossi      (ITA/Yamaha)          + 10.101.

5. Alvaro Bautista (ESP/Honda)           + 10.178.

6. Stefan Bradl         (ALE/Honda)           + 19.807.

7. Andrea Dovizioso     (ITA/Ducati)          + 35.015.

8. Nicky Hayden         (EEUU/Ducati)         + 35.354.

9. Andrea Iannone       (ITA/Ducati)          + 51.149.

10. Aleix Espargaro      (ESP/ART)             + 56.392.