Itxi

Beste kirolak

San Marinoko S.N.

Marc Marquezek 'pole'a lortu du Marco Simoncelli zirkuituan

Erredakzioa

Pilotu katalanak segundo erdi atera dio bigarren izan den Jorge Lorenzori. Valentino Rossi izan da hirugarren, eta Dani Pedrosa laugarren.

  • Marc Marquez. Argazkia: EFE

    Marc Marquez Misanoko Marco Simoncelli zirkuituan. Argazkia: EFE

Marc Marquezek (Repsol Honda RC 213 V) lortu du 'pole'a San Marinoko Sari Nagusian. Pilotu katalana izan da onena Missanoko Marco Simoncelli zirkuituan egin diren entrenamendu ofizialetan.

Jorge Lorenzo (Yamaha YZR M 1) izan da bigarren, eta Marquezek segundo erdiko abantaila atera dio. Marquezekin eta Lorenzorekin batera, Valentino Rossi (Yamaha YRZ M 1) irtengo da lehen ilaratik, hirugarren postua lortu ostean.

Daniel Pedrosa (Repsol Honda RC 213 V) bigarren ilaratik irtengo da, entrenamendu ofiziala laugarren postuan bukatu ondoren.

MotoGP mailako entrenamendu ofizialetako sailkapena:

Lehen ilara
           
.1. Marc Márquez (ESP/Repsol Honda RC 213 V)        1:32.915
.2. Jorge Lorenzo (ESP/Yamaha YZR M 1)              1:33.428
.3. Valentino Rossi (ITA/Yamaha YZR M 1)            1:33.573

 

Bigarren ilara
           
.4. Dani Pedrosa (ESP/Repsol Honda RC 213 V)        1:33.726
.5. Cal Crutchlow (GBR/Yamaha YZR M 1)              1:34.014
.6. Aleix Espargaró (ESP/ART)                       1:34.028
           
Hirugarren ilara
           
.7. Stefan Bradl (GER/Honda RC 213 V)               1:34.098
.8. Álvaro Bautista (ESP/Honda RC 213 V)            1:34.230
.9. Andrea Dovizioso (ITA/Ducati Desmosedici)       1:34.338
           
Laugarren ilara:
           
10. Nicky Hayden (USA/Ducati Desmosedici)           1:34.362
11. Michele Pirro (ITA/Ducati Desmosedici)          1:34.467
12. Andrea Iannone (ITA/Ducati Desmosedici)         1:34.519
           
Bosgarren ilara
           
13. Bradley Smith (GBR/Yamaha YZR M 1)              1:34.869
14. Colin Edwards (USA/FTR Kawasaki)                1:35.174
15. Hiroshi Aoyama (JPN/FTR)                        1:35.534