Beste kirolak
Bat Formula
Hamilton, Rosberg eta Alonso, Txinako podiuma
Erredakzioa
Lewis Hamilton izan da onena Shanghaiko lasterketan. Bigarren Rosberg izan da, eta Fernando Alonso hirugarren geratu da lasterketa bikaina eginda. Vettel bosgarren postuan helmugaratu da.
-
Lewis Hamilton, irabazle Txinan. Argazkia: EFE
Bat Formulako Txinako Sari Nagusia jokatu da gaur Shanghain, eta Mercedes autoek erakustaldia eman dute berriro. Eurak izan dira gaurkoan ere indartsuenak.
Lewis Hamiltonek hirugarren garaipena lortu du jarraian. Bart polea lortuta, gaur ez dio garaipenari ihes egiten utzi. Hasiera-hasieratik jaun eta jabe izan da britainiarra. Bigarren Niko Rosberg taldekidea helmugaratu da, eta hirugarren, Ferrari etxeko Fernando Alonso asturiarra.
LASTERKETAREN SAILKAPENA
1. Lewis Hamilton (GBR/Mercedes) 1:36:52.810.
2. Nico Rosberg (ALE/Mercedes) 18.686.
3. Fernando Alonso (ESP/Ferrari) 25.765.
4. Daniel Ricciardo (AUS/RedBull) 26.978.
5. Sebastian Vettel (ALE/RedBull) 51.012.
6. Nico Huelkenberg (ALE/Force India) 57.581.
7. Valtteri Bottas (FIN/Williams) 58.145.
8. Kimi Raikkonen (FIN/Ferrari) 1:23.990.
9. Sergio Perez (MEX/Force India) 1:26.489.
10. Daniil Kvyat (RUS/Toro Rosso)
11. Jenson Button (GBR/McLaren)
12. Jean-Eric Vergne (FRA/Toro Rosso)
13. Kevin Magnussen (DIN/McLaren)
14. Pastor Maldonado (VEN/Lotus)
15. Felipe Massa (BRA/Williams)
16. Esteban Gutierrez (MEX/Sauber)
17. Kamui Kobayashi (JAP/Caterham)
18. Jules Bianchi (FRA/Marussia)
19. Max Chilton (GBR/Marussia)
20. Marcus Ericsson (SUE/Caterham)